Goiekik, eskualdeko udalek eta merkataritza elkarteek elkarlanean, BIDARI lantaldea sortu dute, eskualdeko udalek Berrabiarazi proiektuaren baitan egindako ekarpen ekonomikoaren laguntzaz.
Asteartean, martxoak 21, lantaldea Goiekiko Auditorioan aurkeztu zen ofizialki, bi urteko lanketa ibilbide bat eta gero. Lazkaoko, Idiazabalgo, Beasaingo eta Ordiziako Udalek, Goiekik, Ordizian elkarteak, Bareak elkarteak, LazkaOn elkarteak, Idiazabalgo Merkataritza elkarteak eta eskualdeko merkataritza teknikariak osatzen dute lantaldea, baina, Goierriko beste herritakoek ere parte har dezakete. Lantaldea irekia da.
BIDARI, Goierriko negozio txikien lantaldea da. Lemak dioen bezala, “Goierriko negozio txikiak elkarrekin” nahi dira, lankidetzak onurak dakartzalako denontzat.
BIDARI taldearen helburuak
- Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea.
- Bertako kontsumoa bultzatzea ekintza ezberdinen bitartez.
- Eskualdeko negozio ezberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea.
- Herriak eta negozioak bizirik mantentzea.
- Sektoreko negozio txikien berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea.
- Eskualdeko estrategia bateratu bat definitzea.
- …
BIDARI taldearen funtzionamendua
BIDARI taldetik ateratzen diren ekintza eta ekimen berriak sektoreko ordezkariekin kontrastatuko dira. Horretarako, kontraste taldearekin bi saio egingo dira urtero, maiatza edo ekaina eta urria edo azaroan. BIDARI taldearen ekintzak eta planak osatzeko informazio iturri izatea da helburu nagusia, egindako ekintzen balorazio eta iritziak jasoz, eta etorkizunera begira informazioa jasoz.
Kontraste taldeko parte hartzaileak sektore ezberdinetako negozioetako ordezkariak izango dira, deialdiak irekiak izango dira.
2023ko ekintza plana
2023ko ekintza planak lau helburu nagusi izango ditu:
- Kontsumo lokala sustatu eta Gipuzkoan erreferente eta lehiakorra den sektorea garatu.
- Goierriko Azoka web gunearen bitartez eskualdeko negozioei ikusgarritasuna eman.
- Sektorearen kudeaketa profesionalizatu.
- Eskualdeko komertzioari digitalizazio arloan trebatu.
“EGUN ON!” komunikazio eta sentiberatze kanpaina
Egun on! Kanpaina, BIDARI mahaiak martxan jarriko duen urteko lehen ekintza izango da eta aste santuak eta gero jarriko da martxan.
“Egun on!” kanpainaren ikuspuntuari dagokionez, herriaren parte diren aurpegi ezagun horien irribarre eta ongi etorrien bidez, bertako komertzio eta zerbitzuek eskaintzen diguten gertutasuna, alaitasuna eta itxaropen kutsua irudikatzea bilatzen da eta orokorrean, herritarrari negozio txikia babesteko mezua zabalduko da.
Kanpainaren helburuak lortzeko, euskarri desberdinak erabiliko dira baina euskarri nagusia bideoa izango da. Bideoa izango da giltzarria, ikus-entzunezko medio eta sare sozialetan zabalduko dena bi bertsioetan, bata luzeagoa web orrialde, Youtube eta herri hedabideetan zabalduko dena eta bestea, laburragoa, sare sozialetan zabalduko dena.
Bideoan, eskualdeko sektore desberdinetako ordezkariak izango dira protagonista. Bideoko grabaketan parte hartzea irekia izan da. Otsailean, deialdi bat bidali zen eskualdeko sektoreko negozioetara bideoan parte hartzera gonbidatuz. Izena eman zutenen artean, definitutako irizpide batzuen arabera, parte hartzaileen hautaketa egin zen, beti ere dibertsitatea eta eskualdeko aukera zabala erakutsi nahian.