Maiatzean digitalizazio alorreko bi formakuntza antolatu ditu BIDARIk.

Hilabete igaro da BIDARI taldearen funtzionamendua, ekintza plana eta beste hainbat ekintzei buruzko aurkezpena egin zenetik.

Mahai honetatik maiatzeko hilabetean zehar "Ingeniariak"-en eskutik hainbat prestakuntza tailer antolatu dira negozioen digitalizazioa bultzatzea helburu izanda.

Lehenengoa MAIATZAK 4 izango da “Nire negozioaren kudeaketa digitalizatzea” izenburu izanda.

Bertan zure negozioa digitalizatzeko ibilbide-orria diseinatzea eta zure negozioaren kudeaketa digitalizatzea izango da helburu. Digitalizazioaren bidez negozioa edo jarduera hobetzeko helburua duten enpresa eta erakundeei dago zuzendua.

• Ordutegia: 13:30-14:30h
• Hizlaria: Ignacio Pío Galdós. ATE enpresako komertzial eta marketineko zuzendaria.
• Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia) eta ONLINE egiteko aukera egongo da.

Bigarrengo formakuntza MAIATZAK 18 izango da: “Digitalizazio-soluzioak”.

KIT DIGITALEAN jasotako digitalizazio-soluzioen definizioa, ezarpenaren onurak eta adibide praktikoak ikusiko dira. KIT DIGITALEAN jasotako digitalizazio-irtenbideak ezartzeko helburua duten enpresa eta erakundeei dago zuzendua.

• Ordutegia: 13:30-14:30h
• Hizlaria: Ignacio Pío Galdós. ATE enpresako komertzial eta marketineko zuzendaria.
• Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia) eta ONLINE egiteko aukera egongo da.

Doako tailerrak dira, formakuntzak eskualdeko udalek BERRABIARAZI proiektura egindako ekarpenetik finantzatuko dira, baina izen-ematea beharrezkoa da plaza mugatuak daude eta.

Formakuntzetan izena emateko sartu hemen