Skip to main content

Formakuntza: hobetu zure produktibitatea kudeaketa digitalera salto eginez

Formakuntza: hobetu zure produktibitatea kudeaketa digitalera salto eginez

Goiekitik, SPRIko IMPLANTALARIAK programarekin elkarlanean, zure negozioaren produktibitatean hobetzeko kudeaketa digitalera salto egiteko bi tailer antolatu dira.

Jarraian, formakuntza honen inguruan informazio gehiago aurkituko duzu. Izena emateko, egin klik albiste honen bukaeran aurkituko duzun estekan.

IMPLANTALARIAK. Hobetu zure produktibitatea kudeaketa digitalera salto eginez moduluaren barruan bi saio daude:

2023/05/22: Aurreztu denbora eta izan azkarragoa zure enpresarako teknologia egokiekin

Optimizatu web-nabigatzailea dena klik batean edukitzeko. Ezagutu bulegotikako trikimailuak eta aplikazioak azkarrago lan egiteko. Bezeroen datuak, eskaerak eta proiektuak modu digitalean jasotzen eta kontrolatzen ikasi, sarbide azkarreko formularioen bidez.

Ustiatu zure agenda digitala zure denbora non eman duzun jakiteko. Ordenatu zure kontaktuak, egiteke dauden zereginak, azkar aurkitzeko oroigarriak. Sar zaitez zure bulegora zauden tokian zaudela. Egin telelana, benetakoa eta eraginkorra.

Ordutegia: 10:00h - 13:00h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia).

2023/06/19: Antolatu zure bulegoa paperik gabe, emankorragoa eta iraunkorragoa izateko

Erabili zure negoziorako hodeirik egokiena eta ikasi informazioa modu seguruan partekatzen. Ezagutu Metaposta, Eusko Jaurlaritzak bidalketarako, zaintzarako eta sinadura digitalerako duen hodeia, baita kontratu-dokumentazioa ere.

Papera eta eskuzko zereginak ezabatu, digitalizazio-tresnak erabiliz, hala nola eskaneatzea, koaderno digitalak, ahots bidezko erregistroa eta ukimenezko beste gailu batzuk. Ezagutu zereginen antolatzaile desberdinak zure denbora errentagarri egiteko: ToDo, Todoist, Notion, Obsidian, Trello...

Ordutegia: 10:00h - 13:00h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia).

 

Izen emateak esteka honetan:


https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc5Yq-lRND7_cUY7TL01E5P8L0az-bYeFAAqIFRJVHCY4nA7Q/viewform

 

Harremanetarako:

Ainhoa Imaz, Goiekiko ekintzailetza arloko teknikaria.

Telefonoa: 943 16 18 31.

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


Ekin eta egin!

 

Data

08 Maiatza 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00