Formakuntza: ekintzaileentzako gaitasun digitalak

Formakuntza: ekintzaileentzako gaitasun digitalak

Goiekitik, ElkarEKIN programaren markoan, ekintzaileei zuzendutako gaitasun digitalen formakuntza aurreratua antolatu da Goierri Eskolarekin elkarlanean.

Jarraian, formakuntza honen inguruan informazio gehiago aurkituko duzu. Izena emateko, egin klik albiste honen bukaeran aurkituko duzun estekan.

 

ELKAR-EKIN PROGRAMA: Ekintzaileentzako gaitasun digitalak

Data: 2023ko ekainaren 6tik uztailaren 7ra gauzatuko da.

Ordutegia: Asteartetik ostiralera 09:30etatik 12:30etara.

Lekua: Goierri Eskolako informatika gela (Arranomendia 2, Ordizia).

Helburuak: Formakuntza honen helburuak zure fakturak eta hiru hileroko aurkezpenak Ogasunean egiten ikastea, ziurtagiri digital egokiena hautatzen jakitea, LinkedInen ikuspena lortzeko gaitasuna lortzea, zure negoziorako egokiena den sare soziala aukeratzea, web orriaren egitura planteatzen jakitea... izango dira.

Helburuak lortzeko eta gaitasun horiek lortzeko, honako erremintak aztertuko dira ikastaro honetan:

  • E-commerce plataformak.
  • Canvas modeloa.
  • Ziurtagiri digitalak.
  • BAI - Faktura tiketa
  • Sare sozial desberdinak.
  • Power Point.
  • Canva.
  • Google My Business.
  • Google Calendar.
  • Ogasuneko orrialdea.
  • Zergabidea.
  • Excela.

 Izen emateak esteka honetan:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc5Yq-lRND7_cUY7TL01E5P8L0az-bYeFAAqIFRJVHCY4nA7Q/viewform

 

Harremanetarako:

Ainhoa Imaz, Goiekiko ekintzailetza arloko teknikaria.

Telefonoa: 943 16 18 31.

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


Ekin eta egin!

Data

08 Maiatza 2023

Kategoria

Ekintzailetza