Pasa den uztailak 10ean, astelehena, BIDARI taldeak 2023 urteko ekintza planean aurreikusitako lehenengo kontraste saioa burutu zuen Goiekin. Deialdia eskualdeko negozio txikien ordezkariei zabaldu zitzaien.

Kontraste saioan, eskualdeko negozio txikien ordezkari batzuk eta BIDARI taldea osatzen duten eragile desberdinek parte hartu zuten, hala nola, eskualdeko merkataritza bulegoko teknikariak, Beasain, Lazkao eta Ordiziako Udalak, Ordiziako Merkataritza Elkarteak eta Goiekik.

Saioan, BIDARI taldeak orain arte egindako ekintzen deskargu eta balorazioaren berri eman zuen, Goierriko Azoka proiektuak hartuko duen ibilbide berriaren inguruan informatu zituen parte hartzaileak eta irailean eskualdeko kontsumoaren inguruan martxan jarriko den kanpainaren euskarri eta plangintzaren azalpenak eman zituen. Azkenik, etorkizuneko ekintzak definitzeko ezinbestekoa den merkatarien beharren eta proposamenen ezagutzari tokia eman zitzaion, informazio hori lantzeko talde dinamika bat jorratu zen.

Hurrengo kontraste saioa 2023ko udazkenean aurreikusten da.