MEC - Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2014

MEC - Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2014
MEC (Merkataritza saltokiak modernizatzeko) dirulaguntza argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.
%20ko dirulaguntza bat da, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15eko dirulaguntza, 2. taldeko inbertsioetarako.
Aktiboak, 1) taldea
  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,...)
  • kutxa erregistratzaileak
  • salmenta-tokiko terminalak
  • kode-irakurgailuak
  • etiketatzeko sistemak
  • agenda elektronikoak
  • balantza elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, ...
  • Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
  • Erakuslehioak eraberritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak  Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu.

Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.

Eskaerak aurkezteko epea: 2014/07/08 - 2014/09/05

Informazio gehiagorako 943161831 telefonora deitu.

Data

08 Uztaila 2014

Kategoria

Ekintzailetza