Ekintzailetza-proiektu berriak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia, ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea bultzatzeko neurri gisa

Ekintzailetza-proiektu berriak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia, ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea bultzatzeko neurri gisa

Xedea

Lanbidek 2014 ekitaldian enpresa txikiak eta mikroenpresak sortu eta abiarazteko sostengua ematera bideratutako laguntzak arautzea eta horien oinarriak ezartzea da deialdi honen xedea.

Horretarako, hasierako inbertsioen finantzaketa-eragiketen interesak diruz lagunduko ditu, eragiketa horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza-hitzarmena sinatzen duten finantza-erakundeekin gauzatzen dituzten heinean

Lanbidek www.lanbide.net webgunean emango du argitara zer finantza-erakundek sinatu duten lankidetza-hitzarmen hori.

Onuradunak

1.- Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetara jo ahalko dute sustatzaileek, baldin eta enpresa edo ekonomia-jarduera berri bat, horren forma juridikoa edozein delarik ere, sortu eta garatzera bideratutako inbertsioak egiteko finantzaketa-akordio bat sinatzen badute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin deialdi honetan aurreikusitako laguntzak gauzatzeko lankidetza-hitzarmena izenpetu duten finantza-erakundeetako batekin. Horrez gainera, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetako egoitza bertan izatea
  • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Bideragarritasun-txostena eginda duen enpresa- edo negozio-proiektu bat izatea.
  • Jarduera berriari Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) zein epigrafetan emango zaion alta, aurreko bi urteetan epigrafe horretan aurretiaz alta emanda egon ez izana
  • Nork bere enpresa edo negozioa sortzeko konpromisoa hartzea, jarduera berri hori ez den beste ezein jardueratan aritu gabe.
  • Diru-laguntzaren xede izango den enpresa-jarduerari 2 urtez eusteko konpromisoa hartzea, JEZen alta ematen den egunetik zenbatzen hasita.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera gatzeko zigorrik jaso ez izana

2.- Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko, aurreko atalean deskribatutako pertsona onuradunek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresaren egoitza fiskala eta soziala EAEn ezartzea.
  • Laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, JEZan alta ematea.
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian alta ematea, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondorengo hilabetean.

Diruz lagun daitezkeen finantza-eragiketak

  • Maileguaren gehienezko zenbatekoa: 50.000 euro sustatzaile bakoitzeko; zenbateko horrek inolaz ere ezingo du gainditu proiektuaren inbertsioaren % 95.
  • Epea: 5 urte, gehienez ere. Maileguen kasuan, epe horren barruan sartzen da maileguaren lehen 6 hileetako gabealdia.
  • Epemugak: gutxienez, hilean behingoak.
  • Eragiketei aplikatuko zaien gehieneko interes-tasa: % 7ko UTB, komisio eta gastu mota guztiak barne.

Ez da inolako berme edo abalik eskatuko, eta ez zaie ikerketa- edo irekiera-komisiorik aplikatuko.

Finantza-errentamendu bidez finantzatutako aktibo finkoei dagokienez, pertsona onuradunak ondasun hori erosten bukatzeko aukera gauzatu beharko du, nahitaez.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Finantza-erakundeekin sinatutako hitzarmenaren babesean onartutako finantza-eragiketan adostu diren interesen eta % 4ko interesen arteko aldea izango da Deialdi honen babesean emango den diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbateko hori Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratutako interes-tasa nominala aplikatuz eguneratu egingo da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa finantza-mailegu edo -errentamenduaren hasierako kapitala amortizatzeko aplikatuko da.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

PDF-a jeitsi

Data

09 Urria 2014

Kategoria

Ekintzailetza