Skip to main content

Lau Goierritarrek Enpresa Ideia Berrien Ekintzaileentzako Laguntzen Programan parte hartu dute.

Lau Goierritarrek Enpresa Ideia Berrien Ekintzaileentzako Laguntzen Programan parte hartu dute.

Eskualdeko lau ekintzaileek, Enpresa Ideia bat Garatzeko Laguntzen Deialdian, Ekintzaileentzako Tokiko Proiektuen Esparruan, parte hartu dute. Laguntzen deialdi hau 2014ko abuztuaren 25ean publikatu zuen Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

Dirulaguntza honen helburua, negozio ideia bat zuten pertsonek, edozein jarduera arlotan, enpresa ideia bat aztertzea eta garatzea zen modu esklusibo batean.

Jarduerak 2014ko urriaren 31an hasi eta 2015eko urtarrilaren 30ean amaitu ziren. Bideragarritasun plan hauek lantzeko, honako gai hauek landu dira: Ideia eta proiektuaren definizioa, Merkatuaren analisia, Marketing Politika, Kostuen analisia, Finantzaketa, etab.

Sustatzaileei enpresa-ideiak garatzeko emandako dirulaguntzen zenbatekoak honako hauek izan dira:
- 2.000€ 18 eta 24 urte bitarteko sustatzaileentzat
- 1.500€ 25 urte edo gehiago dituzten sustatzaileentzat

 

Data

16 Otsaila 2015

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00