Oihana Villarrealek Lazkaon bere Naturopatia, Yoga eta Pilates zentroa ireki du. Enpresaren eraketa prozesuari buruz izandako esperientzia jasotzeko elkarrizketa bat egin diogu.

Zeintzuk dira Nahikirin eskaintzen diren zerbitzuak?

Nahikirin ondorengo zerbitzu motak eskaintzen ditugu:

Alde batetik sendabelarren bidezko tratamenduak, homeopatia, dietetika eta nutrizio kontsultak, Bach lore bidezko tratamenduak, masajeak, Biomagnatismoa, etab.

Pilates, Yoga, Meditazioa, Musikoterapia... aktibitateak eskaintzen ditugu.

2011-2012 ekitaldirako asteburutan Konstelazio Familiarrak, Chi kung, Shiatsu Masajea, gatazken ebazpenak, Musikoterapia, Haurrentzako Masajea... antolatuko dira.

Inguruan dauden zentroei dagokionez, zertan uste duzu bereizten zarela?

Nahikirin zerbitzu aukera zabal bat eskaintzen dugu. Normalean, jendea masaje bat jasotzera zentro batera joaten da, sendabelarren bitartezko tratamendu bat jasotzera beste zentro batera, Pilates edo Yogako klasetara beste batera, etab.

Zentroan terapia ezberdinak eskaintzen saiatu gara, nolabait zerbitzu integral bat eskaintzeko. 

Holistikoa den oinarri batetik abiatzen gara, gure ustez pertsona bat elkarrekin eragiten duten plano ezberdinez osatuta dago (fisikoa, biokimikoa, elaktromagnatikoa, psiko-emozionala eta espirituala). Adibidez pertsona bat dietan jarri nahi bada dietista batengana joaten da baina agian pertsona horren arazoa beste bat da eta nerbioso dagoenean jaten du modu konpultsibo batean. Nahikirin elikadura orekatu bat eramateko aholkuak emateaz gain, baita zein homeopatia tratamendu jarraitu beharko zenuke antsietate horri aurre egiteko edo zein sendabelar hartu dezakezun lasaitzeko edo yoga bezalako zein aktibitate praktikatu dezakezun stressa gutxitzeko, etab. guzti honi buruzko informazioa eskaintzen dugu

Nahikirin terapia ezberdinak integratzen ditugu, guztiak naturalak eta helburu berdinarekin: Gure gorputzaren harmonia suspertu.

Zer da abentura hau martxan jartzeak bultzatu zintuena?

Nire negozio propioa izatea izan da beti nire ametsa.

Heziketa Fisikoan Lizentziatura ikasten ari nintzenean, nire desioa beti izan da besteen osasuna zaintzea. Ikasketa hauek bukatu nituenean, Heziketa Fisiko eta Minusbaliotasunean espezializatzea erabaki nuen. Ondoren, Terapia Naturalekin eta Psikoterapiarekin zerikusia zuen ikastaro ugari egin nituen. Honekin bukatu ostean, Kirol Fisioterapia, Traumatologia eta Medikuntzako Master bat egin nuen. Duela bost urte Yogako irakasle izateko heziketa egin nuen eta akupuntura, biomagnetismo, teknika emozionalak, etab. teknikak ikasten jarraitu nuen. Beti aritu naiz Aktibitate Fisikoaren munduan lanean eta urtebetez Donostiako Belardenda batean kontsulta lanetan aritu naiz.

Azken urte hauetan Igeriketa Lantzeneko (Goierriko Eskualdeko polikiroldegietako  kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa) pertsonal eremuko koordinaketa lanetan aritu naiz. Nire ardura polikiroldegitako aktibitate fisikoak dinamizatzea, ordutegien koordinaketa, monitoreak antolatzea, etab. zen. Niretzako etapa garrantzitsu bat izan da, izan ere jarduera berri honekin hasteko indarra eman baitit.

Zerbitzuen eskaerak eta eskaintzak ezagutu, beste lakutan eskaintzen den kalitatea, puntu sendoak eta ahuleziak, zerbitzuak eskaintzen diren instalakuntzak ezagutu, etab. buruzko informazio guzti hau gure proiektua finkatzeko lagungarria izan da.

Hauek dira gure oinarrizko irizpideak:

- Jarduera terapeutikoak garatu

- Ikasleak zerbitzu hobeago bat jasotzeko tamaina txikiko taldeak osatu.

- Lasaitasuna transmititzen duen zentro egoki batean zerbitzuak eskaintzea (interferentzia akustikorik gabe)  

Guzti honen ondorioz Nahikiri sortu zen; sendagarri metodo naturalen bitartez,  gure gorputzaren harmonia lortzeko helburuarekin sortu zen zentro hau. 

Martxan jarri behar den aktibitatean esperientzia izatea faktore garrantzitsu bat dela uste al duzu?

Bai, uste dut oso garrantzitsua dela martxan jarri nahi den jardueran esperientzia izatea izan ere geroz eta informazioa gehiago izan, errazagoa da ideiak txukundu eta guztia paperean jasotzea.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Goiekirekin harremanetan jarri nintzen diru-laguntza eta enpresa bat eratzeko jarraitu beharreko pausoen inguruan informazioa lortzeko.

Goiekin bideragarritasun plana legin zenuen, baliagarria suertatu zitzaizun? Proiektua garatzea zaila iruditu al zitzaizun?

Bai, baliagarria izan da. Nire kasuan garrantzitsua izan zen argitzeko zein zentro mota ireki behar nuen, ze jende motari zegoen zuzenduta, non kokatu behar nuen, etab. Erraza izan zen.

Beraiek momenturo laguntzeko prest daude. Orain arte agian pentsatu ez duzun gauzetan pentsarazten zaituzte, merkatu analisi bat egiten laguntzen dizute, enpresaren gestioari buruzko ikastaro bat egiteko aukera ematen dizute, negozioa bideragarria izateko eskainiko diren zerbitzuei prezio bat finkatzen laguntzen dizute, etab.

Gainera gai teoriko guztiez gain esan nahiko nuke Amaia eta Maialenek oso gertuko harremana eskaini didatela. Gogoratzen naiz nola obraren eboluzioaren inguruan informatzen genituen,etab. beraien tratua gertukoa da eta animoak ematen dituzte. Beti daukate irribarre bat eskaintzeko eta hori asko eskertzen den zerbait da. 

Zenbat denbora igaro da ideia garatu zenetik enpresa martxan jarri arte?

Gu aurreko urteko ekainean hasi ginen ideia hau martxan jartzeko ideiari bueltak ematen. Enpresa aurtengo apirilean eratu da. Hilabete guzti hauetan zehar ez gara momenturo proiektuarekin lanean egon, baina lokalan obra egin behar izan genuenez dena pixka bat atzeratu egin zen.

Negozioaren hasierako funtzionamendua uste zena ari al da izaten?

Bai!!!! Soilik hiru hilabete daramatzagu lanean eta negozioak harrera hona izaten ari du. Mila esker zuen konfiantza eman diguzuen guztioi!!

Zein izan da enpresaren eraketa prozesuan izan duzun zailtasun handiena?

Sarrera eta gastuak estimatzea. Oso zaila da martxan jarri behar dituzun ikastaro kopurua estimatzea edo egunero izango dituzun kontsultak kalkulatzea. Guzti honek negozioak izango duen harreraren araberakoa izango da, hasieran garbi ikusten den gauza bakarra gastuak dira, sarrerekin aldiz zalantza handiak sortzen dira eta honek beldurra ematen du. Idazten ari zarena erreala izatea gustatuko litzaizuke eta ez soilik estimazio batean gelditzea.

Zein da bere negozio propioa martxan jartzea pentsatzen ari den pertsona bati emango zeniokeen aholkua?

Enpresaren sortze prozesuan denborainbertitzea. Estimatutako zenbakiak baloratzea baina aldaketek dakarten beldurragatik atzera ez botatzeko. Sabelean kilimak nabaritzea zerbait normala da, azken finean zure bizitzan eragiten duen aldaketa handi bat da. Intuizioak esaten duenari ere entzun behar zaio. Intuizioa sentitzen duzun bihozkada bat da. Aurrera jarraitu ala bertan behera uztea erabakia hartzen laguntzen gaituen barneko gidari bat da. Eta garrantzitsuena... enpresa martxan jartzeko erabakia hartzen badute, prozesu osoan zehar ahalik eta mimo eta emateko duten guztia proiektuari eskaintzeko.