Arkaitz Gereñu Mujika, Zaldibiko 35 urteko ekintzailea da. Orain dela 2 hilabete jarri du martxan bere enpresa,mantentze ingenieritza arloan.Bere proiektuaren nondik-norakoak ezagutzeko asmoz, honako elkarrizketa egin diogu:

 Zein da sortu berri duzun negozioaren jarduera?

Jarduera berak dioen bezala, mantenimenduari zuzenduriko ingeniaritza zerbitzua izango litzateke. Gainetik aipatu ezkero lau alor nagusitan bana genezake:

Batetik, Mantentze lanen gestioa hobetuz, matxuren analisiak eginez, etab. mantenimenduaren efizientzia handitzea, honela makinen disponibilitatea handitu eta enpresaren efizientzia maila handituko luke.

Beste alor batean aipatuko genuke efizientzia handitzearekin zuzenean geldialdien kostua jaistea lortuko litzatekeela, interbentzioaren kostuak gutxitzean lan egin ahal izateko.

Hirugarren alor batean kokatuko genuke aurre azterketen bidez, teknologiaren ezagutzaren bidez, gestio onaren bidez, ... makinen edo aktiboen mantentze kostuak gutxitu eta euren bizitza luzatzea lortu ahal izatea.

Eta azkenik azterketa zehatzen bidez, mantenuko biltegien gestioa hobetu eta bertan geldirik dauden ordezkoak zein gain stock-ak gutxitzea lortu ahal izatea.

Esan genezake, orain arte ingeniaritza, nagusiki produkzioari aplikaturik ikustera ohituak gaudela enpresa gehienetan. Mantenimenduak edo aktiboen gestioa deitu beharko geniokeenak ere, izan beharko luke ingeniaritza, orokorrEan, gestio alorrean, enpresatan garatu gabe dagoena.

Zer da abentura hau martxan jartzeak bultzatu zintuenak?

Automobilgintzarako osagaiak egiten dituen goi mailako enpresa batean mantenimendu ingeniaritzan lanean nengoela, Goierri mailako enpresetan berrikuntzak behar zirela iruditu zitzaidan, gertutasunagatik, mantenimenduan ere bai. Goierritarra izanik bertako enpresen lehiakortasuna eta modu zuzenean enpresaren efizientzia hobetzeko nik ze egin nezakeen pentsatzen egon naiz askotan, honekin Goierriko egoera hobetu ahal izateko, ez baita gaur egungo egoera ekonomikoa oso xamurra.

Hau kontuan izanik , mundu mailan aurreratuenak dauden herrialde (Japon, EEUU, Alemania, ...) eta sektoreetan (Aeronautika, automobilgintza,sektore energetikoa, ...) erabiltzen diren mantenimenduaren gestiorako tekniketan (TPM, RCM, ...) espezializatu nintzen eta jarraian enpresa txiki eta ertainetan nola egin zitekeen aztertu nuen.

Goierriko enpresen beharretara egokitutako zerbitzua behar dela eta merkatuak horretarako aukera eskaintzen duela ikusirik, hartu nuen proiektu hau garatzeko erabakia.

Enpresaren eratze prozesuan eta behin martxan jarrita, zeintzuk izan dira izan dituzun zailtasun handienak?

Aipatu dudan bezala gestio teknika berritzaileak dira eta berritzailea esaten dudanean gaur egun dagoen mantentze kulturaren aldaketa bat eskatzen du. Kontzientziazio aldaketa bat. Konponketa lanak izatetik aktiboen gestio izatera igarotzerakoan mentalitate aldaketa eskatzen du lehenik eta behin zuzendaritzaren aldetik baina baita langileriaren aldetik ere.

Aldaketa hau ikustarazteak zailtasunak dakartza, zaila baita aurrez onuraren zenbatekoa (€-tan) zehaztea, hala ere oraintxe onartu den estandar berri batek (ISO55000:2014 “Excelencia en gestión de activos”) ikusmira honen aldaketa erraztuko duela iruditzen zait. Sistema finantzarioak eta enpresen bezeroek aintzakotzat hartuko duten estandar bat izango da, enpresaren funtzionamendu onaren adierazlea baita.

Zertan ezberdintzen da zure negozioa? Zein balio erantsi eskaintzen duzu?

Industri alorrean aeronautika, automobilgintza eta energia sektoreetan batik bat erabiltzen diren teknika berritzaileen inplantazioa da. Betiko mantenimendu klasikotik abiatuz azterketa eta metodologia ezberdinak aplikatuz, disponibilitatea eta honekin efizientzia hobetzeak enpresak lehiakorragoak egiten ditu eta horrekin batera langileen eta enpresaren osasun eta lan baldintzetan eragin positiboa izango luke.

Merkatuan horrelako zerbitzua ematen duten enpresa estatal handiek, enpresa handiei zuzenduriko produktu itxiak eskaintzen dituzte. Kasu honetan berritasuna gertukotasunean eta neurrira eginiko zerbitzuan datza. Goierriko enpresen artean, modu eta tamaina ezberdinetako enpresak daude, eta euren neurrira eginiko zerbitzua behar dute.

Goierriz kanpo, zerbitzua eskaintzen duten enpresa estatal handiekin harremanak otzanagoak dira. Kasu honetan bertatik bertarakoak izango dira harremanak, etxean izango bagina bezala.

Hasierako hilabete hauek uste zenuen bezala ari dira izaten? Enpresaren helburuei buruz zenituen espektatibak bete al dira?

Ez. Hasieran uste baino motelago doa dena bi arrazoi nagusirengatik: bata lehen aipatutako mentalitate aldaketa eta bestea ditxosozko krisia, ez baita bidelagun ona luzera onurak emango baditu ere motzean inolako inbertsiorik egiteko.

Pentsa, doako auditoria bat eskaintzen dut hasieran, enpresako mantenimenduaren egoera alor ezberdinetan gaur egun nolakoa den ezagutu eta izan ditzakeen hobekuntzak agertzen dituena. Ba enpresa askok ez dute egin nahi, orain arte egiten dutenarekin eboluzionatu gabe jarraitzeko, ezagutzen ez dutenaren edota zabaldu daitekeen lan eremuari beldurrez. Aurrez aipatutako arrazoiengatik askotan nagusitzen dena da gaztelerazko “mejor malo conocido que bueno por conocer” esaldiak jasotzen duen ideia.

Aipatu ere, egin dutenek positiboki baloratzen dute emaitza, mantenu zerbitzuarentzako partikularki eta orokorki enpresa osoarentzako onuragarria izaten baita. Zer hobetu eta nola hobetu oso argi ikusten delako.

Zein aholku emango zenioke enpresa bat martxan jartzea pentsatzen ari denpertsona bati? Jendea animatuko zenuke ekintzaile izatera?

Bai, ekintzaile izatera animatuko nuke. Baina aurrez merkatua eta bere tendentziak soilik ez aztertzeko aholkatuko nioke. Batik bat Goierrin eta are gehiago krisi testuinguru honetan, pentsamoldeak aldatzea zaila da, beraz azterketa soziologiko txiki bat egitea aholkatuko nioke.