Lierni Fernandez, Lazkaon dagoen NARE Estetika Zentroaren sustatzailea da. Negozio ideia, behar pertsonal eta profesional bat bezala sortu zen, eta bere estetika ikasketak amaitu ondoren planteatu zen aukeretako bat izan zen, baina arrazoi ezberdinengatik ideia hori alde batera utzi zen. Orain urte batzuk pasa ondoren eta jende aurrean lanean urteak lan egin ondoren berriro ideiari heltzea eki dio.

Jarduerak honako zerbitzuak eskaintzen ditu; depilazioa argizari eta laser bidez, manikura eta pedikura, makillajea, makillaje ikastaroak, aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak, kosmetika salmenta, etab.

Liernik dio, laguntza asko jaso izan duela negozio ideia martxan jartzerako unean, batez ere haserako informazioa oso lagungarri izan zuen jarraitu beharreko urrats guztiak ordenatzeko. Asko baloratu duen puntu bat, hezkuntza izan da, batez ere bideragarritasun plana landu ahal izateko Juan Luis Urkolaren laguntza oso baliagarria izan zen.

Aholkurik baliogarriena guztia izan da orokorrean, enpresa kudeaketa ikastarotik, diru-laguntzen inguruko informazio-arte.

Oztopoei dagokionez aldiz, bere kasuan Udalarekin bete beharreko tramiteak izan dira, hau da, baimenen inguruko tramiteak, hauek uste baino gehiago luzatu baitziren.