Erkuden eta Leire Mendizabalek 2009 urteko otsailean Tandem Komunikazio Grafikoa, S.L enpresa eratu zuten. Jarduera Ordizian, Goierri Eskolako 3. eraikinean kokatzen da, Arranomendia 2, 3210. bulegoan hain zuzen ere. Bertan hainbat irtenbide eskaintzen dituzte enpresaren zerbitzuak merkatura zabaltzen lagunduz, hala nola, irudi korporatiboa, publizitatea, errotulazioa erakusleiho eta ibilgailuetan, etab.

Lan egiteko gogoa eta freskotasunez beteriko ideiak dira beraien ezaugarri nabarmenenak.

Lau urte batera estudio batean lanean eman ondoren eta langabezian gelditu zirenez beraien enpresa sortzeko ideia bururatu zitzaien. Sustatzaileek garbi zuten jarduera honetatik bizi nahi zutela eta beraien adina eta esperientzia kontuan izanik, momentu aproposena zela iruditu zitzaien.

Enpresa martxan jartzerako orduan, laguntza bide ezberdinetatik jaso dute, esaterako Goiekitik aholkularitza bat jasoz, Goiekin egindako kurtsotik jasotako ezagutzak, familiatik, lagunetatik... Beraientzako lagungarriak izan dira ere Eusko Jaurlaritzatik jaso dituzten dirulaguntzak.

Sustatzaileentzat trabarik nagusiena enpresa martxan jartzeko lokal egokia bilatzea izan da. Azkenean lokala beste enpresa batekin konpartituz, Mstudio Arkitektura Bulegoarekin hain zuzen ere, beraien helburuak eta jarduera martxan jartzea lortu dute.