Skip to main content

Uztailaren 15ean Enpresa Ekimen Berrien XVIII. Sari Banaketa

ekimen xviii sariak

Enpresa Ekimen Berrien XVIII. ekitaldia uztailak 15ean izango da IGARTZA Jauregian. Bi izango dira banatuko diren sariak, Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onenarena eta Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onenarena.

Lehenengoaren helburuak ekintzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta urteko proiekturik onena saritzea dira.

Bigarrenean, helburuak enpresei berrikuntza prozesuak martxan jarri ditzaten eragitea eta inbertsioen gauzatzea erraztea, enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu eta publikoki zabaltzea eta enpresa goierritarrak are lehiakorragoak izaten laguntzea dira.

 

Data

01 Apirila 2015

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00