Enpresa ekimen berrien XVIII. sari banaketa

 

Argazki Orokorra 1 web


Goierriko eskualdeak Ekintzaileen Eguna dela eta, Enpresa Ekimen Berrien XVIII. Sari banaketa ospatzen du.

 

Lehiaketak 18. urtez martxan darama eta bere helburua sariketako kategori ezberdinetan proiekturik onena saritzeaz gain, eskualdeko enpresek eta sustatzaileek izan ditzaketen ideiak azalarazi eta era berean enpresa bihurtzeko tresna bat izatea nahi dugu. Hau guztia eskualdean enplegua eta aberastasuna sustatzeko ardurarekin.
XVIII. Ekitaldi honetan 2 kategori ezberdin hartuko dira kontuan:

Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.
Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu

Ekitaldi hau urtetik urtera posible egiten duten enpresak eta erakundeak honako hauek dira: ALUMINOX, ARRI, CONS. ELECTRICAS DE GIPUZKOA, DOILAN-TEGIA, EDERFIL, E.F.Z. ERAIKUNTZA METALIKOAK, EZARRI, GOILASER, GUERRA HNOS., PRODEMA, TALLERES JASO, IRIZAR, AMPO, ORKLI, GOILAN, HINE, PRAXAIR, ARCELORMITTAL OLABERRIA, INDAR, GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA, TACTICCO, GOIERRIKO HITZA eta GOIERRI IRRATI TELEBISTA.
XVIII. Ekitaldi honetan, guztira, hau da, 2 kategorietan 9 proiektu aurkeztu dira eta saridunak honako proiektuak izan dira:

ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA:

• 1. Saria: 6.000€ GERTUKO S.L.
• AIPAMEN BEREZIA: CALDERAS CORDON

ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA:

• DESIERTO

Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren lehenengo saria GERTUKO S.L.-rentzat izan da. Enpresa berri honen sustatzailea Eñaut Gereñu da. GERTUKO, goierriko erakunde eta enpresei laguntzeko sortutako enpresa da. Erakunde hauen presentzia eta irudia hego ameriketan zabaldu eta horrekin euren salmentak handitzen eta dibertsifikatzen laguntzea du helburu. Enpresa honen sorreraren oinarrian dago, erakunde ezberdinei erakustea, aukera dagoela lagunduz eta herrialde horietako beharrak asetuz, hemengo erakundeetan diru sarrerak izan, lanpostuak sortu eta ingurunean aberastasuna sortzeko eta guzti horrekin Goierri munduan ezagutarazteko.

GERTUKO enpresak eskaintzen dituen jarduerak bi ataletan banatzen dira. Alde batetik, Euskal Herriko enpresei, baina batez ere goierrikoei, beraien produktuak Txilen eta Bolibian saltzen laguntzea eta bestetik, Euskal Herriko empresa eta erakundeei beraien ezagutza eta esperientziak hego ameriketako bi herrialde hauetan saltzen laguntzea.

Lehenengo atalean, oraingoz Txilen eta Bolibian eraikuntza, energía eta meatzaritza sektoreetako produktuetara zuzenduko gara.

Bestalde, eta nahiz eta saria ez izan, Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketako epai mahaiak aipamen berezia egitea erabaki du CALDERAS CORDON-i, arrazoia proiektua oraindik garatzeko prozesuan dagoelako izan da. Proiektua produktu berri batean oinarritzen da eta galdarak kanporatzen duten beroa berreskuratzean datza eta sortzen den bero bera uraren beroketarako aprobetxatu. Proiektu honen sustatzaileak Alberto Sacristán eta Javier Pedrosa dira.

Azkenik, XVIII. Ekitaldi honetan ere orain dela 2 urte martxan jarri zen esperientzi pilotuarekin jarraitu da. Eskualdeko gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2014-2015 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Guztira 5 proiektu landu dira eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira. Beraz, azken kategori honek ekintzailetza proiektu garapen onena sarituko du, kasu honetan saria MIKRA proiektuarentzat izan da. Landu duten proiektua negozio lerro berri baten azterketa euren zerbitzua dibertsifikatzeko asmoz.

Amaitzeko, urtero bezala Ekintzaileen Eguna ospatzeko Enpresa Ekiemen Berrien XVIII. Sari banaketa ospatu da. Ekitaldi hau Beasaingo Igartza Jauregian ospatu da eta bertan ORKLI enpresako Presidentea den Jose Luis Perez izan dugu estrategia, etorkizuna eta eskualdeari buruz hitzaldia ematen.

 

Data

16 Uztaila 2015

Kategoria

Ekintzailetza