Enpesa Ekimen Berrien XIX. Sariketa

GOIEKI Enpresa ekimen berriak 2016 v 06tr

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, ENPRESA EKIMEN BERRIEN XIX. SARIKETA abian jarri du, horretarako eskualdeko enpresen laguntza duelarik.

Lehiaketa honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.

Agiriak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 27an eguerdiko 12:00tan amaituko da.

Informazio gehiago: http://www.goierri.eus/lehiaketa

Data

19 Maiatza 2016

Kategoria

Ekintzailetza