Skip to main content

ANEZKA Enpresa Gunea, ekintzaile berrientzako egoitza

Anezka h

Ateak ireki ditu ekintzaile berrientzako egoitzak Beasainen
Anezka du izena gune berriak eta Beasaingo Udal gobernuak enplegua sustatzeko konpromezuari helduz Goiekirekin egindako hitzarmenaren bidez enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaile berriei zuzendua da
Kale Nagusiaren 40. zenbakian kokatua dago herri gunean txertatua, zerbitzu enpresetara zuzenduko da eta lau bulego eta espazio amankomunez osatua dago.

Lehentasuna enplegua sortu eta bultzatzea
Beasaingo Udal gobernuak, enplegua sortzeko konpromezuarekin lotuta ekintzaile berriei erraztasunak eta aukerak emateko urratsak ematea jarri zuen helburu. Joan den urte amaierako datuak ikusita, (Beasainen langabezi tasa %7,51 -700 langabetu ia-) enplegu planaren barruan ekintzailetasuna sustatzeko bitartekoak jartzea erabaki zuen.
Horren emaitza izan da gaur inauguratu den Anezka zerbitzu enpresa gunea. Bertan kokatuko dira Goieki goierriko garapen agentziarekin hitzartuta, enpresa jarduerak sendotzeko eta sortzeko ekintzaile berriei zuzendutako bulegoak. Gauzak honela Beasaingo Udalak Goiekirekin hitzartu du espazio berriaren kudeaketa. Gune berri hau berritzaile diren enpresa ekimen berrien agerpenak edo balio erantsia dakarten ekintzaile berrien egitasmoei eskainiko zaizkie.
Gaurko ekitaldian, Goiekiko arduradunak eta Beasaingo udal ordezkaritza, alkatea buru, bildu dira Kale nagusiko 40 zenbakian kokatua dagoen egoitza berrituan. Lau bulego, bilera gunea eta espazio amankomunak jarri ditu udal erakundeak proiektu honen eskura. Hitzarmenaren xedea, Beasain eta Goiekiren arteko elkarlanaren harremanak ezartzea da. Goiekik alor horretan duen esperientzia aprobetxatuz, teknologia berrien inguruan diren ekimenak atzeman, bultzatu eta lagundu eta Beasainentzat eta eskualdeari balio gehigarria emango dietenei aukera eta laguntza ematea da.

Informazio gehiago:

Telefonoa: 943 16 18 31

Email-a: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Data

20 Maiatza 2016

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00