Enpresa ekimen berrien XIX. Sari banaketa

Lehiaketa

Argazki iturria: Goierriko Hitza

Goierriko eskualdeak Ekintzaileen Eguna dela eta, Enpresa Ekimen Berrien XIX. Sari banaketa ospatzen du. Lehiaketak 19. urtez martxan darama eta bere helburua sariketako kategori ezberdinetan proiekturik onena saritzeaz gain, eskualdeko enpresek eta sustatzaileek izan ditzaketen ideiak azalarazi eta era berean enpresa bihurtzeko tresna bat izatea nahi dugu. Hau guztia eskualdean enplegua eta aberastasuna sustatzeko ardurarekin.


XIX. Ekitaldi honetan 2 kategori ezberdin hartuko dira kontuan:
• Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.
• Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu
Ekitaldi hau urtetik urtera posible egiten duten enpresak eta erakundeak honako hauek dira: ALUMINOX, ARRI, CONS. ELECTRICAS DE GIPUZKOA, DOILAN-TEGIA, EDERFIL, EZARRI, GOILASER, GUERRA HNOS., GUNE MEKANIZATUAK, MODUBE, PRODEMA, TALLERES JASO, IRIZAR, AMPO, ORKLI, GOILAN, HINE, PRAXAIR, ARCELORMITTAL OLABERRIA, INDAR, GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA, TACTICCO, GOIERRIKO HITZA eta GOIERRI IRRATI TELEBISTA.
XIX. Ekitaldi honetan, guztira, hau da, 2 kategorietan 5 proiektu aurkeztu dira eta saridunak honako proiektuak izan dira:
• ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA:
• 1. Saria: 6.000€ FASHION OLÉ + Goiekiko enpresa gunean 6 urtez kokatzeko aukera.
• ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA:
• 1. Saria: 3.000€ AIZKORPE- GONERLUX
Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren lehenengo saria FASHION OLÉ proiektuarentzat izan da. Enpresa berri honen sustatzailea Aitor Martinez Beasaindarra da. Fashion olé plataforma bat da non moda munduko zaleak eta profesionalak elkartzen dituen elkarren artean komunikazioa, elkar eragin eta negozioak egiteko aukerak eman ahal izateko.
Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onenaren saria AIZKORPE enpresarentzat izan da GONERLUX proiektuarengatik. Gonerlux kanpo argiteri publikoa neurtzeko sistema berri batean zentratzen da.
Azkenik, XIX. Ekitaldi honetan ere orain dela 3 urte martxan jarri zen esperientzi pilotuarekin jarraitu da. Eskualdeko gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2015-2016 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Guztira 5 proiektu landu dira eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira. Beraz, azken kategori honek ekintzailetza proiektu garapen onena sarituko du, kasu honetan saria ARRI proiektuarentzat izan da. Landu duten proiektua produktu berri baten azterketan zentratu da.
Amaitzeko, urtero bezala Ekintzaileen Eguna ospatzeko Enpresa Ekiemen Berrien XIX. Sari banaketa ospatu da. Ekitaldi hau Beasaingo Igartza Jauregian ospatu da eta bertan IRIZAR enpresako Presidentea den Gorka Herranz izan dugu Irizar taldearen esperientziari buruz hitzaldia ematen.

Data

04 Uztaila 2016

Kategoria

Ekintzailetza