e learning

Goiekitik, Goierriko Garapen Agentzia, sustatzaile berriei formazioa eskaintzen diegu. Enpresak martxan jartzeko eta hauek kudeatzeko aholkularitzarako formazio espezializatua eskainiko du azaroaren 17an bertako aretoan. Saio hau goiz batean burutuko da, ordutegia oraindik definitzeko dago. Zerbitzu honen onuradun izateko parte hartzaileek beharrezkoa izango dute, alde batetik, Goierriko eskualdean martxan jartzeko negozio ideia izatea edo bestetik,  ideia bat duen goierritarra izatea. 

Ikastaroaren edukia honakoa da:

-          Merkatu azterketa

-          Marketin plana

-          Alderdi laboralak eta fiskalak

-          Azterketa ekonomiko-finantzarioa

Kontakturako datuak: Goierriko Ekimena, S.A. Mallutz Industrialdea,18. Pabeloia.

20240 – Ordizia.

Telefono zenbakia: 943 16 18 31.

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (Ainhoa Imaz)