Sormen teknikak saltokian berrikuntzak burutzeko ikastaroa emango da

ayuntamiento

Eusko Jaurlaritzatik urtero eskaintzen diren ikastaroen barruan, ORDIZIAN elkartetik eta Udaletik ‘Sormen teknikak saltokian berrikuntzak burutzeko tresna bezala’ izeneko ikastaroan parte hartzeko deialdia egiten zaie merkatariei. 

Datorren astean, hilaren 21etik 25era izango da. Astelehenetik ostegunera 14:00tik 16:30ra eta ostirala 14:00tik 16:00ra emango da Barrena Kultur Etxean.

HELBURUAK
Ikastaroaren helburua da saltokiak eta merkatariak beraien ideia komertzialak identifikatu eta aditzera ematea baita beraien sormen ahalmena ezagutzea. Gainera, merkataritzan erabiltzen diren sormen teknika nagusienak erabiltzeko aholkularitza jasoko dute.
EDUKIAK
-Planteamendu orokorrak.
-Ideiak sortzeko ahalmena.
-Komunikaziorako kreatibitatea.
-Ideiak sortzeko teknikak.
-Kreatibitatea enpresa eta negozioetan: Aplikazio praktikoak.
-Saltokietako kreatibitatearen kasu praktikoak. Berrasmatzeko esperientziak.
IZEN-EMATEA
Izena emateko epea ostegunean 13:30tan itxiko da. Merkataritza bulegoarekin harremanetan jarri behar da ondorengo bitartekoez: 943887340; ordizian@ordizian.com; 639513495 (Merkataritzako teknikaria).

Data

16 Azaroa 2016

Kategoria

Ekintzailetza