Lazkaoko Udalak, Merkataritza eta Ostalaritza sustatzeko dirulaguntzen onarpena eman du. Dirulaguntza hauen helburua, merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzeko eta irekita daudenak berritu eta modernizatzeko erraztasunak ematea da.

COMERCIO LAZKAO iloveimg resized

Dirulaguntza hauetara aurkeztu ahalko dute Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda duten Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek, baldin eta 2016 urtean zehar merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo/eta berritu izan badute.

Irekiera berria izateagatik, 250 euroko zenbateko finkoa jasoko dute, eta lokalak egokitzeagatik berriz, zenbateko aldakor bat: justifikatutako gastuen %12a, 1.000 euroko mugarekin.

Modu honetan, Lazkaoko Udalak, 2015-2019 Kudeaketa Planean jasotako helburu estrategikoak garatzen jarraitzen du. Eta bide batez, herriko merkataritza eta ostalaritzan nabaritzen den dinamismoari sostengua ematen dio. Merkataritzak eta ostalaritzak, Lazkaoko herritarrei zerbitzu eskaintza zabal bat eskaintzeaz gain, Lazkaoko ekonomia eta enpleguaren garapenean duen garrantzia aitortuz.

Interesatuek, Lazkaoko Udaleko bulegoetan jasoko dituzte dirulaguntzaren nondik-norakoaren zehaztapen guztiak.