FORMAKUNTZA LANBIDEN.

formakuntza iloveimg resized 1

Goierriko Garapen Agentziak eta Beasaingo Lanbide zentroak Ekintzailetza: Aukera Bat? izenpean orientazio saio bat antolatu du. Jardunaldia ekainaren 16an izango da Beasaingo Lanbide zentroan.

 

Bi helburu garbi ditu kurtso honek:

Parte-hartzaileek ikusarazi eta esperimentatu dezatela, ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko, besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela.

Parte-hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratu eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu.

Orientazio jardunaldia zentroko auditorioan izango da eta Iragest Cogerencia S.L Kontsultariaren eskutik gidatuta da.

Goizeko 09:00etan hasiko da jardunaldia, eta ez da teoria saio huts bat izango, kasu praktiko eta dinamika ezberdinak landuko dira, banan-banan beraien negozio ideiaren inguruko informazioa ematen eta bertaratzen direnei zalantzak argitzen.. Gutxi gorabehera 13:00ak arte iraungo du saioak.

Ikastaroaren edukia honakoa da:

- Merkatu azterketa

- Marketin plana

- Alderdi laboralak eta fiskalak

- Azterketa ekonomiko-finantzarioa

Jardunaldian parte hartzea doakoa izango da eta nahi duen oro gerturatu ahal izango da. Nahiz eta eskualdeko enplegu planaren emaitzak ezagutu ondoren, interesgarrien iruditzen zaigun segmentua lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten 35-45 urteko emakumeak izan.

Antolakuntza lanak errazteko jendeari aldez aurretik izena emateko eskatzen diogu. Horretarako bi aukera dituzte interesatuek, batetik, telefonoz deitzea 943 16 18 31 telefono zenbakira edota posta elektronikoz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idaztea.

 

Data

02 Ekaina 2017

Kategoria

Ekintzailetza