Skip to main content

Sustapen Digitalerako aholkularitza saioa antolatu da SPRIren laguntzarekin

Gaur goizean, Goiekiko formakuntza gelan Mikroenpresei zuzendutako SUSTAPEN DIGITALERAKO aholkularitza saioa antolatu da SPRIren laguntzarekin.

taller iloveimg resized 2


Tailer honen helburua parte hartzaile bakoitzaren enpresa Interneten ezagutzera eramatea da, beti ere modu eraginkor eta seguru batean, bezero gehiagorengana iritsi ahal izateko eta gainera bezero hauek fidelizatzeko.

4 ordu iraun dituen saio honetan hurrengo puntuak landu dira:

• Interneten sustapen aktiboa nola burutu bezero gehiagorengana iristsi ahal izateko.
• Komunikabide sozialetan bezeroekin interakzioan jarduten erakutsi, modu profesionalean eta nahi den merkatu nitxora zuzendu.
• Bezeroen iradokizunak jaso eta noraino dauden gogobeteta jakinarazi, haien eskaerei aurrea hartzeko.
• Negozioaren posizionamendu birtualaren bidez salmenta gehiago lortzen.
• E-marketin bidezko sustapenena erabiliz nola bezeroak fidelizatu.
• Dokumentuak hodeian partekatuz denbora eta kostuak aurrezte direla baieztatu.

Enpresei egokitutako doako aholkularitza teknologiko honek, parte hartzen duten enpresa eta autonomo hauei lehiakortasuna handitzen laguntzen die.

Iada azken 2 hilabeteetan, tematika ezberdineko kurtso ugari eraman dira aurrera SPRIren eskutik eta hurrengo urtean, hilabeteko formakuntza tekniko bat aurreikusten da.
Hurrengo urteari begira, jarraituko den dinamika aurten landu diren gaiez gain (fakturazio elektronikoa, dispositivos móviles eta enpresa digitala), multzo berri bat gehietzea da, Industria 4.0 izenpean honek Fabrikazio Gehigarria, 3D inprimaketa, Big datuak vs. ERP bezelako gaiak barneratzen ditu.

Data

30 Azaroa 2017

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00