Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, orain dela urte batzuek jarri zen abian New Business Factory egitasmoa.
Proiektu hau Goierriko Berrikuntza Gunean kokatzeko zereginean hasi ginen lanean 2012 urtean eta horretarako Madrilgo gobernuak (MICINN) emandako diru-laguntza bati esker 2017 urtean eraikina altxatzen hasteko aukera izan dugu.
Ekintzailetza
Ekintzailetza
Ekintzailetasun tailerrak
NI EKINTZAILE? ZERGATIK EZ? – IRUDI KORPORATIBOAREN GARRANTZIA.
Apirilaren 20 eta 24an Goiekin ekintzailetasuna eta ideia negozio berriak bultzatzeko bi tailer antolatu dira; NI EKINTZAILE? ZERGATIK EZ? eta IRUDI KORPORATIBOAREN GARRANTZIA izenburupean.
Aurkitu zure txokoa ANEZKA Enpresa Zentroan
ANEZKA ENPRESA ZENTROAk ekintzaile berrien esku 4 bulego jartzen ditu beraien enpresa egitasmoak bertan kokatzeko. Zentro hau oinarrizko baliabide material eta zerbitzu amankomunez hornitua dago, ekintzaile berrien proiektuak bertan kokatu ahal izateko hasierako lehen urteetan.
Mikroenpresentzako IKT konponbideen ezarpen zerbitzua
Urtean zehar, SPRIk eskaintzen duen Inplantalariak programan parte hartuz, Informazio eta Komunikazio Teknologien aholkularitza tailerrak antolatuko dira Goiekin.
Berrikuntza, Hobekuntza eta Lehiakortasunerako... SPRI-k plazaratu duen IKT soluzioak.
Joan den urte amaieran bezala SPRI-k martxan jarri du “IKT Soluzioen inplantaritza Mikropymeentzat” proiektua. SPRI-k bere web gunean zintzilikatu du triptiko moduko bat informazio orokorragoa jaso dezazun.