Ekintzailetza

2022an urte bat gehiago batu dio Goiekiko Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketak bere historikoari eta oraingo honetan zenbaki borobila bete du, 25 urte. XXV. Urteurrena ospatzeko eta aurtengo Lehiaketaren sari banaketa gauzatzeko, ekitaldi berezia antolatu du gaur, azaroak 10, Goierriko Garapen Agentziak, Goierriko Berrikuntza Guneko NBF Eraikinean. Udalak, Lehiaketako sortzaileak, Enpresa Babesleak eta beste hainbat eragile gerturatu dira.

Urriaren 20tik aurrera zabalik dago autonomoei eta mikroenpresei digitalizatzen laguntzeko kit digitalaren hirugarren deialdia. Kit Digitala estatuko gobernuaren ekimena da, eta merkatuan dauden soluzio digitalen ezarpena diruz laguntzea du helburu, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko. Horretarako, zenbateko desberdineko bonuak ematen dira, eta horiekin helburua lortzeko zerbitzuak eta irtenbideak eskuratu ahal izango dituzte.

Azkenaldian, bai sare sozialetan Instagram, Tik Tok eta abarretan edo kalez kaleko postuetan jende askok eskaintzen du eskulanen salmenta. Baliteke zure hobby-a negozio batean bilakatzeko aukera izatea buruan edukitzea. Baina galdera batek burua etengabe inguratzen du: Autonomo gisa alta ematen ez badut, eskulanak sal ditzazket?

Denda fisiko bat edukitzeak, egunero bezeroekin harreman zuzena edukitzea suposatzen du, une oro ekintza komertzialak martxan jarriz. Salmentak handitzen laguntzen duten ekintza komertzial batzuk egon arren, saltzaile guztiek abileziak batzuk izan behar dituzte. Eta horiek praktikan jarri bezero batekin aurrez aurre gaudenean.