Ekintzailetza

Eskaera-aurkezpen epean 2019ko urriaren 15ean hasiko da eta 2019ko azaroaren 14an bukatuko da.

2019ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruetan merkataritza-ekintzailetza sustatzeko emango diren laguntzak arautzea da programa honen helburua.

emprediento comercial of94rf080dvi82qqmhl803dlhhknkgzuf84czt7bqo copia

screen 1

Goieki-k eta Goierri Eskolak urteak daramatzate elkarlanean kultura ekintzailea lantzen. Honen helburua eskualdeko hainbat ikastetxeetan kultura ekintzailea sustatzea eta sentsibilizazio jardunaldia egitea da. Azken urteetan enpresek dituzten proiektu ezberdinen bitartez landuz.

IMG 1535

Urtero legez, iritsi da beste behin Goieki-k antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Sariketa. Goierri bailaran ekintzailetza eta enpresa ekimen berrien sorrera bultzatzeko sortu zen sariketa hau, duela 22 urte eta urte guzti hauetan zehar hainbat enpresa eta ekintzaile saritu ondoren, aurtengoan ere eskualdeko enplegua eta aberastasuna sustatzen dihardugu.