Ekintzailetza

Badakigu autonomoa izatea ez dela batere erraza, eta lan-ordutegia eraginkortasunez kudeatzea gutxiago. Ez dago autonomo mota bakar bat, eta egoera bakoitza erabat desberdina da, baina guztiei arazo bera dagokie, lan-denboraren kudeaketa. Horretarako, hiru trikimailu erabilgarri emango dizkizuegu, lan-ordutegia eraginkortasunez planifikatu ahal izateko.

Badator urtero Goiekik antolatzen duen Lehiaketa Gaur, dena hobetu daiteke lemapean. Proiektuak aurkezteko epea irailak 30 arte egongo da irekita. Enpresa ekimen berriko proiektu onenak, enpresa barnean buruturiko proiektu berritzaileak eta gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez sarituko dira aurten ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatu eta indartu nahi du, lurraldean ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea lortzeko. Horretarako, diru-laguntza berri bat argitaratu dute, TicketBAI fakturazio-sistema berria Gipuzkoako enpresetan ezartzen laguntzeko.