Goiekik, NBF Negozio Berrien Fabrikaren irekierarekin ospatu zuen 25 urteko ibilbidea

190220 lhk goieki 16Goieki Garapen Agentzia egun hauetan 25. urteurrena ospatzen ari gara eraikin berriaren aurkezpenarekin batera. 25 urte hauetan agente publiko eta pribatuen arteko kolaborazioan oinarritu da Goierriko Garapen Agentzia eta hori izan da arrakastaren giltza. Horren erakusle dira Goitur, Goierriko Turismo Agentzia eta Goierri Valley Aliantza Industriala. 

Bi entitate hauek duela 25 urte landu genuen plan estrategikoan definitu genituen lan lerroak garatzeko sortutako entitateak dira. Honez gain, Goierriko Garapen Agentziaren hirugarren lan lerroaren garapenean, NBF aurkeztu dugu, enpresa ekimen berriei aukera emateko Goierriko berrikuntza gunean eraiki berri den eraikuntza.

Hemen ikus dezakezue Goiekiren 25 urte hauetako ibilbidearen bideoa:

Jendetsua izan zen atzo antolaturiko ekitaldia. Goierri Eskolako areto nagusian hasi ginen 25 urteak ospatzeko egin genuen ekitaldiarekin eta ondoren NBF (Negozio Berrien Fabrika edo New Business Factory) bisitatuz amaitu genuen. Bertaratu zen jendearen artean Iñigo Urkullu Lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, Goieki osatzen duten herrietako alkateak, Goiekiko presidente ohiak, Goierri Valleyko enpresak eta beste hainbat entitate eta enpresetako ordezkariak izan genituen.

Eskerrak eman bertaratu zineten guztioi, segi dezagun elkarlana giltza bezala hartuta etokizuneko Goierri lantzen. EGIN ETORKIZUNA, EGIN GOIERRI!

Goieki 25 urte 4Goieki 25 urte 5Goieki 25 urte 6

Data

21 Otsaila 2019

Kategoria

Gaurkotasuna