Goieki eta Goierri Valley “Made in Goierri” zikloan

 Aitor Lemniskata

Zikloa, honela deitzen dio Lemniskatak, Goierriko zientzia sare herrikoiak, antolatzen dituen hilabete osoko ekintzaz beteriko egitarauei. Martxoko zikloaren izena “Made in Goierri”, etorkizuna sortzen, da eta oraingoan guri tokatu zaigu hitz egiteko testigua hartzea.

 Martxoaren 1ean Iker Galparsoro, Goiekiko Zuzendariaren txanda izan zen eta Goieki-k sortu zenez geroztik 25 urte hauetan egindako ibilbidearen berri eman zien bertaratu zirenei.

Hiru aste beranduago Goierri Valley Aliantza Industrialeko kideen txanda izan zen. Urte t’erdi duen elkarte honen berri ematera elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak etorri ziren, Jose Luis Perez (Orkli), Aitor Imaz (CAF) eta Jose Mari Flores (Arri), Zuzendaritza Batzordeko kideak.

Gure partetik eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi. Gainontzekoak berriz oraindik garaiz zabiltzate bi saio hauetan azaldu denaren laburpen bat ikusteko, hurrengo hilabeteetan Goierriko herri desberdinetan ibiliko den erakusketa ibiltarian.

 Lemniskata iker

JL Lemnis

JM Lemniskata

Data

29 Martxoa 2019

Kategoria

Gaurkotasuna