GOITUR Madrilgo FITUR turismo azokan izan da

WhatsApp Image 2020 01 23 at 09.33.25

 

Goierri eskualdea, urtero bezala eta 24. aldiz jarraian, Madrilgo FITUR turismoaren nazioarteko azokan egon  da urtarrilaren 22tik 26ra, Euskadiko stand-aren barruan.

 

Aurten, Euskadi 3 sailetan banatuta egon da: hiriburuak, touring-a eta informazio orokorra; Goierrik 3 atal hauen barnean du presentzia. Alde batetik eta hiriburuen produktuaren barne, Goierri, Donostia turismoko bazkide izanik, beraien aukera turistikoaren barne azaltzen gara; touring-aren barne (Euskadin zehar egin daitezkeen ibilbideak eta bertako destino desberdinen informazioa), Goierriko jatetxe, alojamendu, museo, errekurtso eta produktu turistiko guztiak ezagutu ahal izango dira Goierri-Tolosaldea gida, Goierriko diptikoa eta mapa turistikoaren bidez; azkenik, informazio orokorraren mahaian Goierri Gastronomika egitasmo osoaren informazioa azaltzen da Euskadi Gastronomika gidan, eskualdeko jatetxe, lehen sektoreko ekoizleak, komertzio desberdinak eta produktu gastronomikoak bertan azaltzen direlarik. “Basque Highlands” mapa ere, naturari buruzko mahaian egongo da eskuragai, Euskadiko eskaintza orokorrarekin batera.

Honetaz gain, Euskadiko gida desberdinetan ere Goierriko produktu turistikoak nabarmentzen dira (familia turismoa, industria turismoa, senderismoa, ekoturismoa,…), baita Donostia Turismoko eta Gipuzkoako gida orokorretan ere. Aurten berriro ere, Donostiako gidan orain arte azaltzen zen Goierriko informazioa borobiltzeko, orrialde osoko publizitate orri bat txertatu da aipaturiko gidan, Goierriko turismoaren mezua oso garbi geratzen delarik: gida hau gainera, Donostiako turismo bulegoetan egoteaz gain, Estatuko eta nazioarteko hainbat azoketan banatzen da hizkuntza desberdinetan.

Aipatu bezala, Eusko Jaurlaritzak aurrera daramatzan produktu eta egitasmo turistiko desberdinetan txertatuta daude Goierriko produktu turistiko guztiak: aspalditik gaude lanean familia turismoa, industria turismoa, ekoturismoa, senderismoa, gastronomia, touring-a, Bide Berdeak, Santiago Bidea eta beste programa batzuekin; beraz, FITUR-en, produktu hauek aurkezteaz gain, eta Goierri eskualdeari dagokion promozioa areagotzeko helburuarekin baita ere, hainbat bilera garrantzitsuren lekuko izan gara: tartean, Turespaña-kin eta Estatuko Turismo Idazkaritzarekin elkartu gara EDEN lantaldeko idazkari  eta sortzaile garen neurrian, eta aurten, Euskadin ospatuko den COETUR, Europako Landa Turismoko Kongresuko antolatzaileekin ere bildu gara.

20. urte honetan 25 urte betetzen dira Goierriko Garapen Turistikorako Egitasmoa landu zenetik: Euskadiko eskualde bateko lehen Egitasmo Turistikoa izan zen Goierrikoa; mugarri garrantzitsu honi gehituz, martxoan, 20 urte beteko dira GOITUR (Goierri Turismoa S.L.) sortu zenetik, hau ere, ekimen publiko eta pribatua batzen zituen Euskadiko lehen erakundea. Bi gertaera hauen azalpenak emateko prentsaurrekoa martxoan izango bada ere, Goierriko ibilbide turistikoaren bi zutabe hauek nabarmenduko dira FITUR-en, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko agintarien eskutik.

 

WhatsApp Image 2020 01 23 at 09.33.24

WhatsApp Image 2020 01 23 at 09.33.26

Data

29 Urtarrila 2020

Kategoria

Gaurkotasuna