COVID-19 koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, GOIEKIN ere neurri batzuk hartu ditugu, GOIEKIko pertsonen eta gure bazkide eta laguntzaileen osasuna babesteko helburu nagusiarekin, testuinguru konplexu eta aldakor honetan kutsatzeko aukera murriztu nahiean.
Neurri horiek, Osasunaren Mundu Erakundearen jarraibideekin bat datoz eta honako hauek dira:
- Programaturik dauden bilera guztiak BERTAN BEHERA geratu dira.
- Goiekiko NBF eraikineko gelen erreserba zerbitzua BERTAN BEHERA geratu da. Jada erreserbaren bat eginda baduzue, zuekin harremanetan jarriko gara baina bilerak ezingo dira gure eraikinean burutu.
- Gure aldetik, lanean dihardugu aparteko egoera horrek ohiko jarduera orokorrean eraginik eduki ez dezan. Beraz, proiektu konkretuetan erabakiak, partehartzaile guztien artean beharren arabera hartuko dira.
Egoera bere onera etortzen denean, ekintzak eta zerbitzuak martxan jarriko dira. Egoera horren berri momentuan bertan emango zaizue.
Edozein zalantza izanez gero, ohiko kanalen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan, beti bezala.
Agur t'erdi,
GOIEKIKO ETA GOITURREKO TALDEA