Koronabirusa

Goiekitik COVID-19 birusak eragin dituen eta eragingo dituen kalte ekonomikoei aurre egiteko lanean ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen mahai teknikoarekin eta beste garapen agentzi zein eragile sozioekonomikoekin elkarlanean.

Gure partetik eskualdeko ETE, Autonomo eta ekintzaile berrien egoera aztertu ondoren hauen eskaerak eta beharrak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei azaldu dizkiegu.

Argitaratutako laguntzez gain, laguntza berrien argitaratzeko zain gaude. Autonomo edo ETE bakoitza egoera guztiz desberdin baten aurrean dagoenez zuzenean gurekin harremanetan jartzeko eskatuko dizuegu bakoitzari diagnosi pertsonalizatu bat egin eta dagokion laguntza eskaintzeko.

Bestelako argibideren bat nahiko bazenute berriz, ez egin dudarik eta jarri lasai gurekin harremanetan. Guzti hau kudeatzen laguntzeko Goiekiko teknikariak lanean jarraitzen dugu telefonoz edo telematikoki arreta eskainiz.

 

ADMINISTRAZIOA:

Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

EKINTZAILETZA:

Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

INDUSTRIA:

Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

TURISMOA:

Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.com