resized Olaberria

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, norbanako, familia, komertzio txiki, ostalaritza establezimendu, autonomo nahiz enpresa txikien itxi erak, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzako udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia.


Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 20.000 euroko gastua baimentzea, Olaberriko Udaleko aurrekontuaren baitan.

Dirulaguntzaren lerroak honako hauek izango dira:
Txikizkako merkataritza rako establezimenduak, ostalaritza establezimenduak ixtea, autonomoen jarduera etetea eta enpresa txikiak ixtea. Horiek guztiak 10 langile artekoak izango dira, eta 2019an 1.000.000 €-tik beherako eragiketa-bolumena izango dute, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzak.

Lerro honen barruan sar tzen dira:
1. Komertzio Txikiei dagokionez: Laguntza 500 €-koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 €-ko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurki tzen diten kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da. Komertzio Txikien jarduera buru tzen duela egiazta tzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. Helbide fiskala Olaberrian izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.
2. Ostalaritza establezimenduen itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituzten bestelakoei dagokionez: Laguntza 500 €koa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 €-ko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurki tzen diten kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da. Jarduera buru tzen duela egiazta tzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko. Helbide fiskala Olaberrian izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.
3. Autonomoen jarduera etetea eta enpresa txikiak ixtea. Nolanahi ere, laguntza 500 eurokoa izango da, hilabeteko epea erreferentziatzat hartuta. Era berean, 100 euroko gehigarria izango dute langile bakoitzeko, lanaldiaren% 100arekin. Lanaldi partzialean dauden kasuetan, gehigarria proportzionalki emango da.

Eskabideak 2020ko ekainaren 17arte aurkeztu ahal izango dira.

  pdf Eskaera (364 KB)