Covid-19 laguntzak euskal merkataritza sektorearentzat

Covid Merkataritza Red.jpg

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak euskal merkataritza sektoreko laguntzen deialdia egin du.


Laguntzaren helburua da euskal txikizkako merkataritzako pertsona autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babestea eta haiei laguntza ematea, Covid-19ren ondorioz jasaten ari diren inpaktua gutxitzeko eta osasun-alarmaren egoera amaitu ondoren berriro abian jartzeko.
Erakunde onuradunak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza fiskala eta soziala duten pertsona autonomoak, txikizkako mikro eta enpresa txikiak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne, bai eta establezimendua dutenak ere, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak erabat bertan behera utzi badu jarduera, edo salmenten murrizketa %75etik gorakoa izan badu.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada.
d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin: energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta), aseguruen primak, COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 € eta merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

LAGUNTZEN BANAKAKO ZENBATEKOA
Gehienezko diru-laguntza: 3.000 € enpresako

ESKAERA
Tramitazio elektronikoa

OHARRA
Enpresak gutxienez lau hilabetez egon behar du irekita alarma-egoera amaitzen denetik.
Laguntzak eskatzeko epea 2020ko ekainaren 29a izango da.

Data

02 Ekaina 2020

Kategoria

Gaurkotasuna