IMG 2808

Goieki-ren Batzar Orokor Arrunta ospatu genuen atzo Ordiziako NBF Eraikinean, eta bertara 13 udal ordezkari etorri ziren, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia eta Zeraindik botoen %90,99a ordezkatuz.

 

Atzoko Batzar Orokor Arruntaren xedea pasa den urteko aurrekontuak (1.061.585,96€ + 137.024,51€ko inbertsioak) memoria, balantzea, galdu irabaziak eta 2019 ekitaldiko emaitzaren aplikazioa azaldu eta onartzea zen eta aho batez onartu zuten bertaratutako ordezkari guztiek.

Aurrekontu hauek ordea hainbat proiektu desberdin garatzeko erabili dira. Hona hemen ekitaldiko proiektu esanguratsuenetakoak.

INDUSTRIA:

  • Goierri Smart valley: Proiektu honen helburua Goierriko enpresei Smart Mobility sektorera gerturatzen laguntzea da. Bailaran sektore honetan garrantzitsuak diren bi traktora izanda, oso garrantzitsua ikusten dugu sektore honetan lan egiteko prestatzen laguntzea
  • E-Goierri: Proiektuaren muina Goierriko berrikuntza gunean bi kargatze-puntu ezartzea izan da. Proiektu pilotu bat eraman da aurrera, funtzionamendu egoki bat izango balu etorkizunean gehiago jartzeko. Proiektu honen bitartez, mugikortasun iraunkorrerako negozio-eredu, sinergia eta ohitura berriak sortzea espero dugu.
  • Goierriko Gida Industriala: Goierri eskualdeko enpresa industrial guztiak agertzen diren gida eguneratu da
  • Proiektu guzti hauez gain, Goierri Valley Elkartea eta haren egunerokotasuna kudeatu eta dinamizatzeaz arduratu gara

EKINTZAILETZA

  • Ekintzailetza Programa zerbitzua: 2019an 87 pertsonei luzatu zaie informazioa eta aholkularitza, non pertsona hauetatik %55a emakumezkoak eta %45a gizonezkoak izan diren. Pertsonen %47a langabezian zeuden, %42a lanean eta %11a beste egoera batean. 2019an Goiekiko zerbitzuetan parte hartu duten pertsona guztietatik guztira 49 negozio ezberdinen bideragarritasun planak lantzen lagundu eta aholkatu dira. Proiektu guzti hauetatik abian eta martxan jarri diren enpresak 34 izan dira eta guztira 72 lanpostu sortu dituzte.
  • 2019an ere, urtero legez enpresa gune ezberdinak eskaini zaizkie enpresa ekimen berriei behin behineko kokapena emateko.
  • Enpresa Ekimen Berrien XXII. Lehiaketa: XXII. aldiz ospatu den ekitaldi honetan, guztira 8 proiektu aurkeztu dira, 5 lehenengo kategorian, ezta bat ere bigarrenean eta 3 hirugarrenean, eta saridunak beraz, honako hauek izan dira:

     ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA:

  1. Saria: 6.000€ eta Goiekiko enpresa gunean 6 urtez kokatzeko aukera.

            DATAOLA-rentzat izan da

      ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA:

  1. Saria: Eman gabe

       EKINTZAILETZAREN BITARTEZ GIZARTE INKLUSIO PROIEKTU ONENA:

  1. Saria: 2.000€ INAKAT enpresarentzat izan da.

TURISMOA:

Turismo alorrean azken urteetan jarraituriko lan lerroekin jarraitu dugu. Bertako turismoaren, lehiakortasuna, produktu/zerbitzuak eta promozioa zein komertzializazioa lantzen

INGURUMENA:

  • Goierriko eskualdeko etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren inguruko azterketa egin da
  • Goierri Berrikuntza Gunearen efizientzia energetikoaren azterketa egin da

GIZARTEA:

  • Egoera zaurgarrian dauden taldeen laneratzeko ibilbideak: Emakume langabeei jantzigintza industrialeko prestakuntza ikastaro bat eskaini diegu. Proiektuak lau fase izan ditu. Lehenik pertsonak identifikatu dira, ondoren pertsona hauek formatu egin dira profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko asmoz. Jarraitzeko ehungintzako enpresetan praktikak egin dituzte eta amaitzeko lan merkatura edo ekintzaile bezala abiatzeko orientazioa eskaini zaie. Guztira 15 emakumek hartu dute parte eta hauetatik 11k lortu dute profesionaltasun ziurtagiria.
  • Langabetuen kontratazioak Goierriko udaletan: Diru-laguntza honen bidez profil desberdinetako 17 pertsona kontratatu ziren Beasain, Ordizia, Lazkao, Segura, Itsasondo, Mutiloa, Legorreta, Gaintza eta Ataun-go udaletan lan egiteko. Langile horiek 2018ko urtearen amaieran kontratatu ziren, eta gehienez 6 hilabeterako kontratatu ziren.

Proiektu guzti hauek aurrera eramateko ezinbestekoa izan da GFA eta EJ-ren kofinantziazioa

IMG 2809