antonio grosz 207390 unsplash

Balantze orokor bat eginda, azalpen gutxi behar ditu emaitzak ulertzeko, turismo sektorea ere kolpatu duelako COVID-19ak.

2020ko udan iaz baino turista eta bisitari gutxiago pasa dira Goierriko turismo bulegoetatik, 11.014 pertsona pasa dira hain zuzen ere: 4.605 pertsona uztailean eta 6.409 pertsona abuztuan, iaz baino %33,9 gutxiago (deigarria uztaileko %50,1eko beherakada izan da, Ordiziako agerraldia, talde haundien desagerpena eta Ehunmilak ez ospatzearen ondorioz batik bat). Beti esaten ohi den  bezala, turismo bulegoetan jasotako datuak dira. Turistak, alojamenduetan eta gure webgunearen bidez ere aurkitu ahal izan du Goierriko informazioa, turismo bulegoetara joateko beharrik izan gabe. Era berean, Euskal Herrian eta inguruko Erkidegoetan egin dugun promozio erraldoia baliagarria izan delakoan gaude datuen emaitzak ikusi ondoren.

Udan kontutan hartzen ditugun adierazle edo neurgailu guztietan beherakadak egon dira: uztailean eta abuztuan bisitari gutxiago izan dira, logelen okupazio baxuagoa izan da, nazio edo lurralde gutxiagotatik etorritako turistak etorri dira,... beste alde batetik berriz, aipagarria da, “call center” ean jasotako dei gehiago egon direla eta antolaturiko bisita bereziek harrera bikaina izan dutela.

TURISTEN JATORRIA ETA BISITAREN ARRAZOIAK:

Aurten, beste urteetan ez bezala, lehen postua euskaldunek osatutakoa izan da, eta bigarren posturako Katalunia, Valentziar Erkidegoa eta Madrilgo Erkidegoaren arteko borroka egon da. Turista atzerritarren kopurua berriz nabarmen jeitsi da (Frantzia, Belgika, Alemania eta Herbeheretako turistak etorri dira batez ere).

Bestalde, komertzializazioak duen garrantzia aipatu beharrean gaude: azken urte hauetan, eta aurten batez ere, izugarrizko lana egin dugu Goierri “saltzen” bidai agentzia, touroperatzaile eta errezeptiboen aurrean; uda honetan ere jaso ditugu hitzarmen hauei esker etorritako taldeak, nahiz eta talde txikiagoak izan: zenbaki hauek ez daude udako balantzean jasota, talde hauek zuzenean beraien gida turistikoekin etortzen baitira turismo bulegoetatik pasa beharrik izan gabe