resized Sector turístico 21

Xedea
Euskal turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak babesteko eta haiei euskarri ekonomiko zuzena emateko oinarriak ezartzea, COVID-19ren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.
Enpresak
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 3gn. artikuluko 3. zenbakian zerrendatutako jardueren artean dauden EAEko turismo-sektoreko ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere, eta haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19k eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondotik hartutako neurriak direla eta.

Esandako jarduerak honako hauek dira, beti ere agindu honetan aipatzen diren betetze-baldintza espezifikoen arabera:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak

d) Garraio turistikoko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidak.
Agindu honen 3. artikuluaren 3. zenbakiko a), b), d), e), f), eta g) letretan bilduriko erakundeentzat –hau da, turismo-ostatuetako establezimenduak, erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen pertsona juridiko titularrak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo-gidak–:

• 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 6.000 euro.

• 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 9.000 euro.

• 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 12.000 euro.

• 49 langiletik gorako establezimenduak: 15.000 euro.

Agindu honetako 3. artikuluko 3. zenbakiko c) letran bildurik dauden erakundeentzat; hau da, bitartekaritzako turismo-enpresentzat:

• 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 10.000 euro.

• 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 12.000 euro.

• 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 15.000 euro.

• 49 langiletik gorako establezimenduak: 20.000 euro.