Skip to main content

ETE Laguntzak 2021

resized image Spri 2

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan.


Otsailaren 24, 25 eta 26an programen zuzeneko arduradunek jardunaldi horietan azaldu dute 2021ean 430 milioi eurotik gora inbertituko direla I+G+Bn, teknologietan, digitalizazioan, berrikuntzan, ekintzailetzan, garapen industrialean, nazioartekotzean, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan eta ingurumenean, lehen sektorerako laguntzetan, elikadura-industrian eta jasangarritasunean.


Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatzen ditu jardunaldi horiek, eta sozietate publiko guztiak elkarlanean ari dira (SPRI Taldea EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA), laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta aukera izan dezaten laguntza horiek eskuratzeko.

Jarraian, aurkezpen saio bakoitzeko dokumentuak helarazten dira:

pdf Laguntzak I+G+i, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalarentzat (696 KB)

pdf Industria garapenerako, nazioartekotzerako, energia-efizientzirako, energia berriztagarrietako eta ingurumenerako laguntzak (619 KB)

pdf Lehen sektoreko, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak (624 KB)

 

Informazio gehiago

Data

02 Martxoa 2021

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00