IMG 3063 1

Goierriko Garapen Agentziak, Goiekik, urteko lehenengo administrazio kontseilua ospatu zuen martxoaren 1ean. Ekitaldia Goiekiko instalazioetan ospatu zen, Ordizian, eta partehartze handi bat izan zuen. Eskualdeko udaletatik hamabi ordezkari bertaratu ziren.

Ekitaldi honetan, hainbat gai jorratu ziren, BERRABIARAZI egitasmoaren azalpena, enpresetara egindako bisitak, lortutako emaitzak eta proposamenak, Goiekiren eta Goitur-en 2020ko jarduera memoriaren eta memoria ekonomikoaren aurkezpena, Goieki-ren eta Goitur-en 2020 urteko kontuen formulatzea kontu ikuskaritza prozesuari begira, Goiekiko Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorra egiteko eguna, ordua, tokia eta gai-zerrenda finkatzea eta Goitur-eko Ohiko Batzar Orokorra egiteko eguna, ordua, tokia eta gai zerrenda finkatzea, besteak beste.


2021 urtean zehar Goiekik hainbat proiektu eramango ditu aurrera bailarako jasangarritasuna bermatzeko asmoz. Proiektu hauek industria, ekintzailetza, turismo, gizarte eta ingurumen arloetan gauzatuko dira batez ere. Hala ere, azpimarratu beharrean gaude aurtengo proiektu askoren norabidea martxan dagoen Berrabiarazi ekimenetik aterako diren ondorioek zehaztuko dutela, Covid-19ak bailaran egin duen kalteari aurre egiteko asmoz. 

Goiekiren eta Goitur-en 2020ko jarduera memoria ezagutu nahi baduzu hemen duzu eskuragarri:  pdf Goieki eta Goitur Memoria 2020 (4.87 MB) , aldiz, Goiekik 2021erako dituen erronka nagusienak ezagutu nahi badituzu klikatu hemen!