TicketBAI sistemaren txertaketa berria

ticketbai solucion vortex 1

ZER DA TICKETBAI ETA ZER HELBURU DITU?
Hiru Foru Ogasunek (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba) eta Eusko Jaurlaritzak sortutako proiektua da. Zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzeko sistema berria da, eta 2022ko urtarrilean jarriko da martxan.
Proiektuaren helburua betebehar fiskalaren kudeaketa erraztea eta zerga iruzurraren aurka borrokatzea da.

NORK EZARRI BEHAR DU SISTEMA BERRI HORI?
Fakturazio-softwarearen sistema berri hori jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek ezarri behar dute, haien bezeroak azken kontsumitzaileak badira.
Dagoeneko fakturazio-sistema bat duten negozioak bertsio berri horretara egokitu ahal izango dute, edo, eduki ezean, sistema berria erosi ahal izango da.

NAHITAEZKOA AL DA SISTEMA HORI EZARTZEA?
BAI, guztiz nahitaezkoa da sistema ezartzea. Izan ere, sistema hori ezarri ezean, zigortu egingo da.

1. Sistema ez erabiltzeagatik jarritako zehapena: %20ko zehapena, n-1 negozio-zifrakoa. Gutxienez 20.000 €-koa.
2. TicketBAI sistema inoiz edo batzuetan ez erabiltzea: 2.000 euroko zehapena eragiketa bakoitzeko, gehienez 20.000 euroko zenbatekoarekin.
3. Softwarea ezabatzea edo manipulatzea: % 20ko zehapena, n-1 negozio-zifrakoa. Gutxienez 40.000 €.
4. Hirugarren baten laguntza softwarea, informatikaria, aholkularia edo beste edozein pertsona manipulatzen edo ezabatzen laguntzen duena: 40.000 €-ko isuna.

TicketBAI-ek 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, informazio saio ezberdinak antolatu dira Goierri eta inguruko herrietan Gipuzkoako Bazkundearen eskutik. 

Interesa duten pertsona eta enpresek ikusi hemen tailer ezberdinak eta formulario honen bidez eman dezakete izena.

Data

08 Apirila 2021

Kategoria

Gaurkotasuna