Berrabiarazi proiektuko diagnosi fasea amaitu da, orain hautemandako beharrei erantzuteko unea da

Berrabiarazi proiektuko diagnosi fasea amaitu da, orain hautemandako beharrei erantzuteko unea da

Maiatzak 24ean, Goiekiko Administrazio Kontseilua ospatu zen arratsaldeko 15:30etan Goiekiko instalazioetan. Bertan, beste hainbat gaiez gain, Berrabiarazi proiektuak utzitako emaitzak, martxan jartzea proposatzen diren ekintzak eta proiektuaren aurrekontua aztertu ziren.


Berrabiarazi proiektuko diagnosi fasea amaitu da eta orain, ekintzak martxan jartzeko garaia da. Goierri bailarako garapen ekonomiko-soziala eta jasangarria sustatzeko ekintza zehatzak martxan jartzea beharrezkoa zela ikusi zen, egindako diagnosi faseari jarraipena eman behar zaio orain ekintza konkretuekin. Covid-19ak eskualdeko enpresa industrialetan, merkataritzari, ostalaritzari eta sustatzaileei orokorrean sortarazitako kalteak minimizatu eta ekonomia berpiztea dute helburu, lehiakortasuna hizpide izanik.


Enpresei lan plangintza bat egiten laguntzeaz gain, hauek exekutatzeko helburuarekin erakunde publiko ezberdinetako etorkizuneko programetara bideratzen lagunduko zaie. Kasu batzuetan beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak lortzeko aukera izango dugu (Aldundia, Eusko Jaurlaritza, enpresa pribatuak…), beste batzuetan berriz gure baliabide propioak erabili beharko ditugu, hauxe izan da Goierriko udalen inplikazioa kontutan hartuta administrazio kontseiluan planteatu den aurrekontu bateratua, epe motzean aztertuko dena. Proiektuaren exekuzioa nahiz eta epe motzean enpresek banaka dituzten beharretan zentratu, gure helburua eskualde mailan ekintza bateratuak sustatzea izango da.


Proiektuaren aplikazio eremua Goierriko eskualdean kokatzen da. Diagnosi fasean parte hartzeko aukera izan duten enpresa kopurua guztira 360 dira. 184 enpresa industrial eta 176 ekintzailetza arlotik pasatutako zerbitzutako enpresak. Guztira 185 diagnosi egin dira, 46 enpresa uko egin diote diagnosia egiteari, 61 enpresa itxita aurkitu ditugu baina telefonoz hitz egin dugu beraiekin eta 68 enpresek diagnosia aurrerago egiteko borondatea erakutsi dute.


Diagnosietan identifikatutako beharrei aurre egiteko, hurrengo ekintza plana martxan jartzea proposatzen da ekainetik aurrera:


1. Mubizing estrategia (elektro mugikortasuna)
2. Enpresak ERALDATUZ eta ERALDATUZ txertatuz (talentua eta lidergoa)
3. Digiinnova eta 4.0. katalogoa (digitalizazio estrategia)
4. Enpresen dibertsifikazioa (hidrogenoa…)
5. Nazioartekotze estrategia (lantaldea, sentsibilizazio saioak…)
6. Formakuntza saioak (Enpresen kudeaketa, gai finantzarioak…)
7. Indargune ekimena (ETE eta enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna)
8. Goierriko Azoka plataforma digitala
9. Negozio txikien digitalizaziorako sentsibilizazio eta formakuntza saioak.

 

Egin dezagun gure Goierri!

Data

27 Maiatza 2021

Kategoria

Gaurkotasuna