Skip to main content

Mikel Plazaola, Goiekiko lehendakari berria

Mikel Plazaola, Goiekiko lehendakari berria

Ekainean egindako Administrazio Kontseiluak presidente berria izendatu eta onartu zuen, baita bigarren lehendakariorde kargua ere. Urte eta erdian Aitor Aldasorok gauzatu duen Goiekiko lehendakari kargua Mikel Plazaolak gauzatuko du hemendik aurrera.

Mikel Plazaola, Beasaindarra , 1978ko Urriaren 3an jaioa da. Ikasketei dagokionez, Humanitate eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta MBA- Enpresa Proiektuen Zuzendaritzako Masterra – tituluduna da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Bi seme-alaben aita da eta 2012. urtetik TAMBORA CORPORATION enpresaren bazkide eta Zuzendari Nagusia da.

Lehenago Merkataritza eta Gerentzia postuetan lan egin du, bai gure herrialdean bai atzerrian, eta Administrazio Publikoan eskarmentua ere badu, beti ere ekonomia eta enpresa munduari loturiko lanetan.

Lehendakariaren karguaz gain, Administrazio Kontseiluak bigarren lehendakariordearen kargua ere izendatzea erabaki zuen; beraz, hemendik aurrera, Goiekiko Administrazio Kontseiluko karguak pertsona hauek izanen dira:


Lehendakaria: Mikel Plazaola.
Lehendakariordea: Eztitxu Mujika.
2. Lehendakariordea: Martin Aramendi jauna.
Idazkaria: Jokin Garmendia jauna.
Batzordekideak:

  • Adur Ezenarro.
  • Aitziber Meabe.
  • Eva Alvarez Atanes.
  • Joseba Mikel Olano.
  • Kepa Zubiarrain.
  • Mª Carmen Arruabarrena.
  • Miren Alazne Sukia.
  • Zelai Amenabarro (Hizpidearekin baina botorik gabe).
  • Mikel Luluaga (Hizpidearekin baina botorik gabe).


Argazkian, Mikel Plazaola, Goiekiko Lehendakari berria.

Data

21 Ekaina 2021

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00