Skip to main content

Goierri Berrabiaraziz herriz herri

Goierri Berrabiaraziz herriz herri

Berrabiarazi 2020an, pandemia iritsi zenean, martxan jarri zen ekimena da. Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresen egoera aztertzeko sortua izan zen erreminta da Berrabiarazi eta Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, eskualdeko negozioen egoera aztertzeko erabili zuen.

Azterketa hori gauzatzeko, Goiekiko lantaldea, industria eta ekintzailetza arloko 360 enpresekin jarri zen kontaktuan eta horietatik 185 enpresei diagnosia egin zitzaien. Diagnosi hauetatik ateratako emaitzekin ekintza plan bat gauzatu zen, Goierri Berrabiaraziz lemapean.

Ekintza plana 2021 urtean jarri zen martxan eta egindako diagnosietan identifikatutako beharrak asetzea du helburu. Eskualdeko bederatzi udalek sustatzen dute ekintza plan hau; Lazkao, Ordizia, Ataun, Beasain, Segura, Zegama, Legorreta, Idiazabal eta Olaberriako Udalak hain zuzen ere.

Identifikatutako behar horiek kontutan hartuta, mugikortasun berria, talentua, nazioartekotzea, digitalizazioa, dibertsifikazioa eta formakuntza arlokoak dira industria eremuan martxan jarri diren ekintza nagusiak. Ekintzailetza arloan berriz, formakuntzak, Indargune ekimena, eskualdeko merkataritza mahaia eta Goierriko Azoka izan dira proiektu nabarmenenak.

Ekimena hasi zenetik Goiekin komunikazio desberdinak egin dira eskualdean Berrabiarazi zer den eta ekimenaren inguruan landu ditugunak ezagutzera emateko. Hasieran, diagnosien berri eman zen, bertatik ateratako emaitzak argitaratu ziren eta ekintza plana ezagutzera eman zen. Ekintza plana martxan jarri ostean, Goierri Berrabiaraziz lemapean, ekintza eta proiektu guztien berri ematen da.

Orain, Goierri Berrabiaraziz ekimena herriz herri nola garatzen den erakutsi nahi da. Horretarako, hilabetero, parte hartzen ari den udal bakoitzaren ikuspegiaren berri emango da. 2022an zehar argitaratuko diren erreportaje eta bideo notizia batzuen bitartez, Goierriko herri batzuen beharrak azaleratu eta proiektu honek negozio batzuei eskaini dizkien irtenbideak erakutsiko dira. Horretarako, Goierri Berrabiaraziz ekimeneko ekintzetan edota diagnostikoetan parte hartu duten industria eta ekintzailetza arloko enpresekin ere egongo gara.

Hona hemen herriz herri jarraituko dugun egutegia:

  • Otsaila: Lazkaoko Udala.
    • Ikusi erreportajea hemen.
    • Bideoa ekainean argitaratuko da.
  • Martxoa: Ordiziako Udala.
  • Apirila: Ataungo Udala.
  • Maiatza: Beasaingo Udala.
  • Uztaila: Segurako Udala.
  • Iraila: Zegamako Udala.
  • Urria: Legorretako Udala.
  • Azaroa: Idiazabalgo Udala.
  • Abendua: Olaberriako Udala.

Goiekiko web gunean, hileroko boletinean eta sare sozialetan izango duzue guzti honen berri.

Jarraitu Goieki Facebook, LinkedIn edo Twitter sareetan edo harpidetu gure boletinera!

Berrabiarazi logoa

Data

05 Apirila 2022

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00