Gaitasun Digital Profesionalak 2022

Gaitasun Digital Profesionalak 2022

Euskal enpresa bazara, hobetu zure lehiakortasuna beste enpresa batzuetatik bereiziko zaituzten beharrezko gaitasun digitalak edukita

Zertan datza SPRIren 2022ko Gaitasun Digital Profesionalen programa

SPRIk, Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako sozietateak, laguntza programa berri bat du, 2022ko GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK, euskal enpresetako profesionalen gaitasun digitalak aztertzera eta hobetzera bideratua.

Lehiakortasuna sortuko duen eraldaketa digital egokia egiteko, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera berezia ezagutzea eta hura osatzen duten pertsonen gaitasun digital profesionalak hobetzeko plan pertsonalizatua ezarri ahal izatea. Modu honetara, pertsonen eta enpresaren produktibitatea hobetzeko urratsak emango ditugu.

SPRIren doako programa honek Euskadiko enpresei beren langileen gaitasun digitalak dohainik eta erabat profesionalki ezagutzeko aukera ematen die. Amaitutakoan, enpresa eskatzaileak bere langileen egungo maila digitala ezagutuko du, eta garrantzitsuena, produktibitatea handitzeko behar den maila ere bai. Ondoren, SPRIren doako zerbitzuen eta laguntzen berri emango zaio, lehiakortasuna handituko duen gaitasun digitalak lortzeko. Hala nola, prestakuntza-zerbitzuak, ezarpen teknologikoko Inplantalariak zerbitzuak edo teknologia eskuratzeko laguntzak.

 Zergatik da garrantzitsua enpresentzat eta haien langileentzat?

  • Pertsonen kudeaketa eta prestakuntza negozioaren lehentasunekin lotzen ditu
  • Pertsonei beren errealitatearekin bat datozen gaitasun eta trebetasun digitalak ematen dizkie
  • Profesionalak ahaldundu egiten ditu eta ikaskuntzan laguntzen die
  • Langileen motibazioa sustatzen du, efektu integratzaile batekin “Empresak nirekin kontatzen du”

Horrela, enpresei teknologien onurak eta negozioan erabiltzeak lehiakortasuna hobetzeko behar diren gaitasunak ezagutzen lagunduko die.

Nola eskatu eta zer kontutan hartu

Diagnostiko hori modu pertsonalizatuan diseinatu behar da enpresa osatzen duten lan mota eta langileak kontutan hartuz. Horretarako, enpresa onuradunak gure konpetentzia digitalen taldearen laguntza profesionala du, diagnosia bere negozio motarako diseinatzen dela ziurtatzen diona, eta langileei laguntza emango die helburuak betetzeko:

  • Autodiagnosi bat da, ez azterketa bat, hobekuntzak identifikatzean datza
  • Langile bakoitzaren negozio eta jarduera motara pertsonalizatua da, 23 galdera ditu DigComp konpetentzia bakoitzari buruz eta profil profesionalari egokitutako beste batzuk
  • Laburra eta lagunkoia da, 15-20 minututan eta edozein gailutatik osatzen da
  • Erraza da, langile bakoitzak gure ekipoaren laguntza izan baitezake edozein zalantzaren aurrean eta dagoen tokian dagoela

Minsait-etik, azken 11 urteetan 12.000 euskal ETE baino gehiagori SPRIren Inplantalariak zerbitzuarekin teknologiak erabiltzen lagunduz lortu dugun esperientziak ahalbidetzen digu diagnostiko hori eskatzen duten Euskadiko enpresak ulertu eta lagundu ahal izateko, ezagutzen baitugu teknologiak erabiltzeko modurik egokiena euskal enpresaren egungo errealitatean etekina ateratzeko.

Informazio gehiago

Data

02 Abuztua 2022

Kategoria

Gaurkotasuna