Ekitaldi honekin misio instituzional bat abiatzen da, suteak prebenitu eta itzaltzeko arloan esperientziak trukatzea helburu duena, baita etorkizuneko nazioarteko lankidetzako esparruei begira MIGOBDT-Gobernazio eta Lurralde Garapeneko Ministerioarentzat erreferentzia interesgarriak izan daitezkeen tokiko garapen ekonomikoko ereduak ezagutzea ere.
Astebetez bilera- eta bisita-agenda bat gauzatu dute hainbat zentro eragiletara, Ordiziako SU ESKOLA Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Trebakuntza Zentrora, suhiltzaile-parkeetara eta hiru lurralde historikoetako eskualde-garapenerako agentzien instalazioetara, horien artean Goieki, Goierriko Garapen Agentzia.
Egin dituzten bisitetan entitate desberdinen funtzionamenduak ezagutu eta esperientziak trukatzeko aukera izan dute. Euskal Fondoak antolatu du bisita Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Su Eskola Fundazioarekin eta Goieki - Goierriko Garapen Agentziarekin elkarlanean.