Ezagutu Berrabiarazi proiektuaren inguruan udalek, enpresek eta autonomoek dituzten iritziak

Ezagutu Berrabiarazi proiektuaren inguruan udalek, enpresek eta autonomoek dituzten iritziak

Berrabiarazi ekimena 2020an, pandemia betean, martxan jarri zen proiektua da. Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresen egoera aztertzeko sortua izan zen.

Goiekik, erreminta hau eskualdeko negozioen egoera aztertzeko erabili zuen, industria eta ekintzailetza arloko 360 enpresekin kontaktuan jarriz eta horietatik 185 enpresei diagnosi bat eginez. Diagnosi hauetatik ateratako emaitzekin eta Goierriko hainbat udalen laguntzarekin, Goiekik ekintza plan bat diseinatu eta ondorengo urteetan gauzatzen joan da (2021-2022), Goierri Berrabiaraziz lemapean.

Ekintza plana 2021 urtean jarri zen martxan eta egindako diagnosietan identifikatutako beharrak asetzea izan du helburu. Eskualdeko hamar udalek sustatzen dute ekintza plan hau; Lazkao, Ordizia, Ataun, Beasain, Segura, Zegama, Legorreta, Idiazabal, Olaberria eta Ormaiztegiko Udalak hain zuzen ere.

Mugikortasun berria, talentua, nazioartekotzea, digitalizazioa, dibertsifikazioa eta formakuntza arlokoak dira industria eremuan martxan jarri diren ekintza nagusiak. Ekintzailetza arloan berriz, formakuntzak, Indargune ekimena, eskualdeko merkataritza mahaia eta Goierriko Azoka izan dira proiektu nabarmenenak.

Ekintza planeko proiektuak eskualdeko enpresa eta ekintzaile guztiei irekiak daude. Proiektuak edo formakuntzak martxan jartzen direnean, hauen berri ematen da bai Goiekiko web gune, sare sozial edo boletinaren bitartez.

2022an zehar Berrabiarazi ekimenean parte hartu duten herrien iritziak jaso ditugu, jarraian landu diren erreportajeak eskuragarri dituzue.

LAZKAOKO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

ORDIZIAKO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

ATAUNGO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

BEASAINGO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

SEGURAKO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

ZEGAMAKO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

LEGORRETAKO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

IDIAZABALGO UDALA:

Ikusi erreportajea hemen.
Ikusi bideoa hemen.

OLABERRIAKO UDALA: Abenduan aterako da.

ORMAIZTEGIKO UDALA: Urtarrilean aterako da.

Datozen erreportajeak ikusteko Jarraitu Goieki Facebook, LinkedIn edo Twitter sareetan edo harpidetu gure boletinera!

Data

16 Abendua 2022

Kategoria

Gaurkotasuna