Bi aste falta dira Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2023rako diseinatu dituen laguntza-programa eta zerbitzuen edukiak, helburuak, aurrekontuak eta ezagutu beharreko gainerako alderdi guztiak ezagutzeko jardunaldia. Guztira 83 programa dira aurkeztuko direnak eta 600 milioi euro inguruko aurrekontua dute.
ETEentzako 2023rako laguntzak hiru bloke nagusitan aurkeztuko dira onlineko hiru jardunalditan (otsailak 24, 27 eta 28).
- JARDUNALDIA, OTSAILAREN 24a, 10:00etan. I+G+B, Teknologia, Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitalerako laguntzak.
- JARDUNALDIA, OTSAILAREN 27A, 10:00etan. Industria-garapenerako, Nazioartekotzerako, Efizientzia Energetikorako eta Energia Berriztagarrietarako laguntzak.
- JARDUNALDIA, OTSAILAREN 28a, 10:00etan. Lehen sektorerako, elikaduraren industriarako, produktuaren sustapenerako, I+G-rako eta bioekonomiarako laguntzak.
Dagoeneko zabalik dago onlineko jardunaldietan izena emateko epea, eta izena ematen dutenek esteka bat jasoko dute ekitaldian parte hartzeko ekitaldia baino egun batzuk lehenago.