Ingurumen proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak.

Ingurumen proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak.

Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ingurumenaren alde jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteei lehia sistemaren bidez diru laguntzak ematea diru-laguntza deialdia argitaratu da.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:

a) Garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu eta garapen eredu horri lotutako jarduera konkretuak abian jartzeko ekimenak.

b) Lurraldearen ingurumen-hobekuntzan, espezieen kontserbazioan edota horien habitatean zuzeneko eragina duten ekimenak (ibai ertzen garbiketa, aldaketa klimatikoa, kutsadura atmosferikoa, etab.).

c) Ingurumenari buruzko informazioa biltzen eta lantzen duten ekimenak. Informazio hori, betiere, baliagarria izan daiteke ingurumen-kudeaketa hobetzeko, espezieak edota hauen habitatak ezagutarazteko edo babesteko.

d) Ingurumen-arazoak (kutsadura atmosferikoa, aldaketa klimatikoa, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa, etab.) ezagutu eta horiei aurrea hartu eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten jarduerak diseinatu eta abian jartzeko ekimenak.

Diru laguntza jasotzeko, jarduerak hasi gabe egon behar du 2014ko urtarrilaren 1ean, eta 2014ko azaroaren 1a baino lehen burutu beharko da.

 

Proiektu bakoitzerako emango den diru laguntza, proiektu horretan gastu lagungarriak (BEZa kanpo) direnen %100 izango da, betiere 5.000 euroko mugarekin.

 

PDF-a jeitsi

Data

26 Otsaila 2014

Kategoria

Gaurkotasuna