Ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak.

Ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak.

Gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ingu­rumen-boluntariotzako proiektuak 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko maiatzaren 31ra arte egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak argitaratu dira.

Ondoren zehazten diren bezalako proiektuek jaso ditzakete diru-laguntza: ingurune fisi­koaren gaineko ekintza zuzenak egiten dituztenak, hain justu ingurumen-boluntarioek era libre, altruista eta irabazte-asmorik gabekoan egindakoak badira ekintzok, eta horretaz gain, erakunde sozialek koordinatzen badituzte, zertarako-eta, ondoren aipatutako eremuetakoren baten, inguru­nea hobetu eta babesteko:

a) Ingurune naturala: ekosistemak kontserbatzea (ibaiak, basoak, kobak, gailurrak, itsasertzea, hezegunak, eta beste habitat batzuk); pasaia mantentzea eta leheneratzea; flora eta faunako espeziak ikertzeko atazetan laguntzea, eta natura-ingurunearen erabilera publikoa. Ez dute diru-laguntzarik jasoko honako proiektuak: espezie inbaditzaileak kentzeko direnak, salbu eta boluntariotza bidez gauzatzeko ekintzak direla jasota egon berariaz, betiere erakunde eskumen­dunek onartutako kontrol-egitasmo baten barruan.

b) Babestutako naturguneak: goragoko idatzi-zatian jasotakoez gain, baliabideak mantentzen laguntzea (bide-zidorrak, ekipamenduak, ...)

c) Hirietako ingurumena: hirietako ingurumen-kalitatea hobetzea, hirietako eta hiri-inguruetako berdeguneen gaineko ekintzak, eta hiri eta herrietako fauna eta flora ezagutzeko ikerketa-atazetan laguntzea.

d) Mintegien edo hazi-bankuen bidez landare-espezie eta –barietateak kontserbatzea.

Erakunde eskatzaileek inskribaturik egon beharko dute Eusko Jaurlaritzaren Boluntario­tzako Erakundeen Errolda Orokorrean, hain justu ere diru-laguntzak argitaratzen diren eguna baino urte bat lehenagotik.

Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ekainaren 14tik hasita.

pdf PDF-a jeitsi (279 KB)

Data

13 Ekaina 2014

Kategoria

Gaurkotasuna