Natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuentzako diru-laguntzak.

Natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuentzako diru-laguntzak.

Eusko Jaurlaritzak natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuentzako diru-laguntzak argitaratu ditu.

Diruz lagungarriak izateko, proiektuen xedea natura-ondarea babesteari aplikatutako azterlan eta ikerketa-lanak egitea izan beharko da; zehazki, gai hauei buruzkoak izan beharko dute:

a) Natura 2000 Sarea.

– Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendatzeko eta horien kontserbazio-neurriak onar­tzeko agirietan jasotako azterlanak, neurriok onartuta edo une honetan izapidetzen egon arren.

– Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitatea hobetzeko osagaiei buruzko azterlanak: paisaiaren elementuak, hirien inguruko berdeguneak, ibaien atalak: zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea.

b) Basa fauna eta landaredian arriskuan dauden espezieak, bai autonomia-erkidegoan eta bai Europar Batasunean, EAErentzat lehentasunezko interesa duten espezieen proposamena errefe­rentziatzat hartuta (www.ingurumena.net webgunean dago eskuragarri).

– Gutxi ikertutako taxonetan inbentarioak, katalogoak edota mapak egiteko ikerketak, hala nola, planta ez baskularretan edo hezurgabeetan.

– Katalogatutako basa fauna eta landarediko espezieen banaketari, kalteberatasunari eta arrisku-mailari buruzko ikerlanak.

– Habitat naturalen eta erdi-naturalen kontserbazio-egoera adieraz dezakeen espezieei buruzko ikerketa.

c) Natura-ondareko beste elementu batzuk.

– Natura 2000 Saretik kanpoko habitat natural eta erdi-naturalak eta bereziki ahulak, kalteberak edo lurralde-harremanetarako interesgarriak diren natura-gune babestuak: hezeguneak, heskaiak, irla-basoak, kostaldeko eremu batzuk, etab.

– Hezeguneak eta beste ekosistema urtar batzuk: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Urari buruzko Esparru Zuzentarauari lotutako kontsebazio-irizpideei men eginez.

– Espezie exotiko inbaditzaileen kartografia eta kudeaketa-proposamenak.

– Natura ondarea, geodibertsitatea barne, kontserbatzeko jarraibide eta irizpideak.

– Ekosistemak, habitatak espezieak edo geodibertsitatea tokiko eskalan babesteko edota lehe­neratzeko jarraibide eta irizpideak.

– Paisaia dibertsifikatzeko kultura-osagai tradizionalak eta horiek natura ondarea kontserba­tzeko duten balioa.

– Natura-ingurunearen eta landa- zein hiri-eremuen paisaia-kalitatearen analisia, balioespena eta hobetzeko jarraibideak.

– Klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatean dituen ondorioei edota biodi­bertsitateko osagaiek klima-aldaketara moldatzeko dituzten estrategiei buruzko azterlanak.

– Olgeta-, aisialdi- eta turismo-jardueren eragina natura-ingurunearen eta kultura-ondarearen kontserbazioan edo degradazioan.

– Desagertzeko arriskuan dauden landare-baliabide ez basatien karakterizazioa eta ebaluazioa.

 

PDF-a jeitsi

Data

10 Urria 2014

Kategoria

Gaurkotasuna