Skip to main content

Maiatzaren 9tik aurrera autobus zerbitzu berriak Goierrin

Lurraldebus bannerra GOIERRI 800

Maiatzaren 9an martxan jarriko da Goierriko autobus zerbitzu berria. Eskualdean azken urte eta erdian zehar egindako prozesu parte-hartzailean jasotako ekarpenak eta iritziak, autobusen zerbitzua egokitzeko eta berritzeko erabili dira.

Lineak egokitu edo berriak sortu dira. Eskualdean hasten edo bukatzen diren 10 linea daude eta eskualdetik pasatzen den beste 1. Kilometro kopuruari dagokionez, orain arte 287.119 km egiten zituzten autobusek eta zerbitzu berrian 1.376.534 km, hau da %379 gehiago.

Ordutegiak luzatu dira, goizean goizago eta gauean beranduago eta maiztasuna areagotu da. Eskualdeko herri nagusiak lotu dira, hainbat linea konbinatuz, Lazkao, Ordizia eta Beasain artean 15 minuturo izango dira loturak. Herri txiki eta handien arteko zerbitzu gehiago jarri dira.

Zumarragako ospitalera zerbitzuak areagotu dira langile, familia eta gaixoak kontuan hartuta. Orduro egongo dira zerbitzuak.

Aldaketak ezagutarazteko Aldundiak, zerbitzua eskainiko duen enpresarekin batera, kanpaina bat abiatuko du. Horretarako etxe guztietara foiletoak banatuko ditu, eskualdeko zerbitzu guztiak azalduz. Horrez gain, bestelako tresnak ere erabiliko dira: autobus geltokietako TFT pantailak, iragarkiak…

Zerbitzu berriaren inguruko informazio guztia Lurraldebuseko webgunean eta Goiekiko garraio publikoaren atalean dago.

Data

04 Maiatza 2015

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00